Tradizioa eta gaurko bizimodua uztartzen dituen kontrastez beteriko herrialdea. Herrixketako nekazaritza giroko bizimodua Atlasen eta Saharan, elkarrekiko zeharo ezberdinak. Hizkuntzak, ohiturak, paisaiak. Eta denetan gauza bera: oso abegitsua den herria. Horrelakoxea da Maroko. Eta hori bada hain gertu eta, aldi berean, hain ezezagun zaigun herrialde horretako errealitatera hurbiltzeko arrazoia. Merezi du eta.
Interesguneak
• Fezeko alde zaharra: Magrebeko historiaren arima eta isla • Um Er Ribiaren sorburua: zedro-basoen udaberriko distira • Merzougako Erg Chebbiko duna gorrixkak • Kasbahen ibilbidea: palmondoen berdea, paisaia lehorraren erdi-erdian • Atlas Handia: Todrako arroilak eta Tamtattoucheko berebere herria, pezozko eraikinekin • Marrakex, Afrikako iparraldeko hiririk kosmopolitena.
Casablancarainoko hegaldi erregularra, itzulera Marrakexetik. Garraioa, autobus txiki batean. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Casablancaraino eta itzulera Marrakexetik.
Hotel eta aireportuen arteko joan- etorriak.
Ibilbide guztirako autobus txiki bat (airea egokitzeko sistemarekin).
Rabat, Fez, Midelt, Ouarzazare eta Marrakexen, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
Merzouga eta Tamtattouchen, ostatua aterpetxe erosoetan, bi, hiru edo laurentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea, gosaria eta afaria.
Bidaia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.045 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?