Foto Maroko Magreben mamia

Maroko
Magreben mamia

Maroko
Magreben mamia

Nahiz eta hortxe egon, gugandik oso gertu, Marokok beti eskaini ohi digu urruntasunaren lilura hori: kultur aniztasun handia eta bere ohiturak eta tradizioen aberastasuna, ekialdeko bizimodu eta aintzinako ohituren artean kokatua. Arabiar eta berber kulturen arteko nahasketa.

Atlas mendikatean zehar ibiliko gara, kasbah-en ibilbidea ezagutuko dugu, Saharako basamortua, Mekness, Fez eta Marrakex hiri inperialak eta ikusgarrienak ahaztu gabe.   Herrialde atsegin eta abegitsu hau ezagutzeko aukera ona, hemengo egunerokotasuna alde batera utzi eta sentsazio magikotan murgiltzeko aukera eman ohi duena.

Interesguneak

• Fezeko alde zaharra: Magrebeko historiaren arima eta isla • Merzougako Erg Chebbiko duna gorrixkak • Kashben ibilbidea: palmondoen berdea, paisaia lehorraren erdi-erdian • Atlas Handia Todrako arroilak eta Tamtattouche berebere herria, pezozko eraikinekin • Marrakex, Afrikako iparraldeko hiririk kosmopolitena.

Ibilbidea

Casablancarainoko hegaldia –Rabat–Meknes–Fez–Midelt–Merzougako dunak–Todrako arroilak –Tamtattouchte –Tinerhir–Ouarzazate–Marrakex.

Zenbait datu interesgarri

Casablancarainoko hegaldia. Garraioa, autobus txiki eta pribatu batean ibilbide osoan. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Casablancarainoko Hegaldi erregularra, itzulera Marrakexetik.
    - Hotel eta aireportuen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide guztirako autobus txiki pribatua.
    - Rabat, Fez, Midelt, Ouarzazate eta Marrakexen, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin) eta gosaria barne.
    - Merzouga eta Tamtattouchten, ostatua aterpetxe apaletan, pentsio erdian (gosaria eta afaria barne).
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.190 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Maroko
Magreben mamia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT