Foto Maroko Alboko  ezezagun hori

Maroko
Alboko
ezezagun hori

Maroko
Alboko
ezezagun hori

Hamaika aukera eskaintzen dituen herrialdea da Maroko, hain da zabala eta aberatsa. Hemen aurkezten dizugun ibilbide berria Marokon hainbat urtez bidaiatuz lortu dugun esperientziaren emaitza da eta herrialde horren ezaugarri nagusiak biltzen ditu: mendiak, zedro-basoak, basamortua, hondartzak eta oasiak, antzinako kasbahak eta ksareak, berbereen herrixkak eta hainbat hiri interesgarri.

        Atlasen barrena ibiliko gara lur mota guztietarako ibilgailuak erabilita, gutxien ezagutu baina aldi berean sakonena eta herri txikienak biltzen dituen Maroko horretan bizi diren pertsonen egunerokotasuna ezagutzeko, betiere te baterako gonbitearekin irribarretsu azaldu zaizkigun pertsonena. Bidean sekulako arroilak, labirinto itxurakoak, aurkituko ditugu, baita ere haran berde eta emankorrak, oasi zabalak, kasbah ezagunak eta, beste batzuk, erdi ahantziak. Behin eta berriro harrituko gaituen paisaia. Eta horrez gain, betiko bisitaldiak egiteko asmoa dugu: Fez, Meknex, Marrakex, Volubilis-eko erromatarren aztarnak.

Interesguneak

• Fez, Erdi Arora garamatzan hiria • Volubilis, erromatarren aztarnak Afrikako iparraldean • Oum Er Riba ibaiaren sorburua eta Atlas Ertaineko zedro-basoak • Saharako dunak Merzougan • Goi Atlaseko Tamtattouche herria • Iztil eta Tizlit lakuak, Imilchil herriaren inguruan • Dades hareneko eta Todrako arroilak edo haizpitarteak     • Kasbahen ibilbidea • Essaouirako harresiak eta hondartzak • Marrakex, ipar eta hegoaldearen arteko elkargunea, etnia eta kulturen bilgunea, kaleko etengabeko ikuskizun bizi-bizia.

Ibilbidea

Casablancarainoko hegaldia–Rabat–Meknes–Volubilis–Fez–Midelt-Merzougako dunak–Tinerhir–Todrako arroilak–Tamtattouche–Imilchil–Dadeseko arroilak–Ait Benhaddou–Essaouira–Marrakex.

Zenbait datu interesgarri

Casablancarainoko hegaldi erregularra. Ibilbiderako autobus txiki bat eta lur mota guztietarako ibilgailuak izango ditugu. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Klima beroa. BANOAko gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Casablancarainoko hegaldi erregularra, itzulera Marrakexetik.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak, autobus pribatu txiki batean (aire girotuarekin).
    - Rabat, Fez, Midelt, Ouarzazate, Aït Benhaddou, Essaouira eta Marrakex hirietan:aterpetxe eta hotel xumeetako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Merzouga, Tamtattouche, Imilchil eta Dadeseko arroiletan: aterpetxe erosoetako ostatu- gastuak (lo egitea, gosaria eta afaria), birentzako edo askorentzako geletan (batzuetan bainugela pribatuarekin, beste batzuetan, ordea, ez).
    -  Merzouga, Tamtattouche, Imilchil, Dadeseko arroiletan eta Ait Benhaddoun: pentsio erdia (lo egitea, gosaria eta afaria).
    - Casablancatik Merzougarainoko garraioa, autobus pribatu txiki batean (aire girotuarekin).
    - Merzougatik Marrakexeraino garraio pribatua, lur mota guztietarako ibilgailuetan.
    - Marrakex- Essaouira- Marrakex tarterako garraio pribatua, autobus pribatu txiki batean (aire- girogailuarekin).
    - Bidaia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, monumentu eta arkeologi eremuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik. abuz. 2an.

Prezioa : 1.540 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Maroko
Alboko ezezagun hori
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT