Foto Malawi, Tanzaniako hegoaldea eta Zanzibar Malawi lakutik Indiako Ozeanora

Malawi, Tanzaniako hegoaldea eta Zanzibar
Malawi lakutik Indiako Ozeanora

Malawi, Tanzaniako hegoaldea eta Zanzibar
Malawi lakutik Indiako Ozeanora

Livingstone doktoreak Malawin izan zen eta esklaboen merkataritza eta Afrikako hirugarren aintzira edo lakurik handiena aurkitu zituen europarrentzat. Ondoren Nyasalandia zaharren zehar hedatu ziren hainbat misio etorri ziren. Denborak aurrera egin badu ere, Malawi lakuaren ertzetako arrantzaleen herrixketako bizimodua garai hartakoa bezalakoxea da hainbat aspektutan. #Nyassa (yao etniaren hizkuntzan “lakua” esan nahi duena) edo Izarrena ere (behatoki naturala da) deitutako laku horretan herrialde txiki honetako bost parke nazional elkartzen dira. Inguruan bisitatuko dugun mendialde ederra ere bada. Lakuaren beste aldean, berriz, turismo-bideetatik kanpo dauden Tanzaniako lurrak izango ditugu zain. “Bost handi”en bizilekua den Ruaha eta Mikumiko parke nazionaletarako bidean, baobab zuhaitzen basoak, te-plantazioak eta anakardo eta mangoen soroak zeharkatuko ditugu. Gero Dar es Salaam, swahilien hiriburua, Indiako Ozeanoko kulturen bilgunea. Azken egunak Zanzibar uhartean emango ditugu. Esklabo eta espezieen merkataritza-gune nagusia izandako uharte honetan zain ditugu hondar zuriko hondartzak, jadearen koloreko itsasoko urak eta benetako lasaitasuna.

Interesguneak

• Cape Maclearreko Malawi lakua, Senga Bay eta Chitimba • Mujeteko te-plantazioak eta mendialdea • Zombako “plateau”a • Liwonde P.N., Shire ibaiaren ertzetako animalien bizimodua • Mua eta Livingstoniako misioetako aztarnak • Ruaha P.N.: bost handiak • Ruaha ibaiko baobab basoa • Isimiliako Harri Aroko kokalekua • Mikuni P.N.ko animalien bizimodua • Dar es Salaam, swahilien hiriburua • Zanzibar, espezie, koral eta hondartzen betiereko uhartea.

Ibilbidea

Lilongwerainoko hegaldia–Mujete–Zomba–Liwonde P.N.–Cape Maclear–Mua misioa-Senga Bay–Chitimba–Livingstonia-Kisolanza–Ruaha P.N.–Mikumi P.N.–Dar es Salaam–Zanzibar uhartea.

Zenbait datu interesgarri

Azpiegituren egoera urria kontuan hartuta, Afrikako zeharkaldi handi honetan ezustekoak ere gerta daitezke. Errepide eta pisten egoera txarrak bidaiaz gozatzeko ezinbesteko joera ireki eta positiboa eskatzen du. Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailua erabiliko dugu. Hotel txikietan –batzuetan oinarri-oinarrizkoak– eta kanpalekuetan egingo dugu lo. Zanzibar uhartera iristeko ferrya hartuko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Lilongweraino, itzulera Zanzibarretik. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Tanzanian sartzeko bisatua. Lur mota guztietarako ibilgailua erabiliko dugu, ibilbide osoan. Zanzibar uharterako ferry publikoa. Lilongwe P.N., Ruaha P.N. eta Mikumi P.N. parkeetako 5 gauak, kanpatuta (pentsio osoa). Cape Maclear, Senga Bay eta Kisolanzan, 5 gau kanpatuta (pentsio erdia). Ibilbidearen gainerako tokietan, turista- mailako hotelak (lo egitea eta gosaria). Liwonde P.N., Malawi lakuko P.N., Ruaha P.N. eta Mikumi P.N.ko sarrerak eta kanpatzeko tasak. Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldeko ekipoa (lozakua izan ezik), ibilbide osorako. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an.

Prezioa : 3.280 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Malawi, Tanzaniako hegoaldea eta Zanzibar
Malawi lakutik Indiako Ozeanora
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT