Foto Malaysia, Sumatra eta Singapur Malakako itsasarteko bizimodua

Malaysia, Sumatra eta Singapur
Malakako itsasarteko bizimodua

Malaysia, Sumatra eta Singapur
Malakako itsasarteko bizimodua

Bidaia honen epizentroa den Malakako itsasertza Ozeano Barearen eta Indiako Ozeanoaren arteko korridore natural bat da. Berez, itsasarte honek ekonomia mailan duen garrantziak berezko nortasun kultural eta erlijiosoa eman die historikoki Sumatra, Malaysia eta Singapurri.

Hiru herrialde horiek inperioak, sultanerriak eta koloniak konpartitu dituzte, eta Asiako, baita Europako ere, kultura eta erlijio nagusien elkargune izan dira, historian zehar.

Hala ere, herrialde horiek, auzokideak izanik ere, elkarrekiko kontraste eta ezberdintasun ugari dituzte.

Malaysia penintsularrean, Penang eta Malaka hiriak aurkituko ditugu, kostaldean, biak “Gizateriaren Ondare” izendatuak, eta iraganean Portugal, Holanda eta Britainia Handiko koloniak izan zirenak, garai horretako ondarearen aztarna ugarirekin. XVI eta XVII. mendeetan bertan kokatu ziren Peranakan (“itsasertzetako txinatarrak”) izeneko txinatar merkatariek utzitako aztarna ikus dezakegu. Eta Malaysiako natura aberatsa ikusi ahal izango dugu Taman Negara Parke Nazionalean eta Cameron Highlands-eko te-plantazioetan.

Sumatran, berriz, Berastagiko sumendiak bisitatuko ditugu, Bukit Lawang-eko oihanean ibiliko gara, orangutanen bila, eta zorte pixka bat izanez gero Bukittinggi-n rafflesia izeneko munduko lorerik handiena ikusiko dugu. Baina gure atsedenaldiak ere izango ditugu: Weh uharteko Banda Aceh hiriburuko ur gardenetan; edota munduko kraterrik handiena duen Toba lakuan, lasaitasun eta atseden giroko ingurune zoragarri batean.

Azkenik, Singapurren hiriko tokirik interesgarriak bisitatzeko aukera izango dugu, baita hiri barruko kontrasteak dastatzeko ere.

Interesguneak

• Penang eta Malaka, “Gizateriaren Ondarea” izendatutako hiriak • Taman Negara P.N.: oihan itxia eta hezea • Cameron Highlands-eko te-sailen hozgiroa • Pulau Weh-eko itsaspeko paradisua • Bukit Lawang-eko orangutanak • Berastagi eta bertako sumendi ketsuak • Danau Toba lakuaren inguruko lasaitasuna • Bukittinggi-ko arroz-soroen ikuskizuna • Singapur, atsedenik gabeko metropolia.

Ibilbidea

Kuala Lumpur-erainoko hegaldia–Taman Negara P.N. –Cameron Highlands–Penang–Banda Aceh–Pulau Weh–Bukit Lawang–Danau Toba–Berastagi– Bukittinggi–Malaka–Singapur.

Zenbait datu interesgarri

ZENBAIT DATU INTERESGARRI: Kuala Lumpur-erainoko joaneko hegaldia, itzulera Singapurretik. Barruko hiru hegaldi egingo ditugu: Penang-Banda Aceh, Banda Aceh-Medan eta Medan-Padang. 

Lur gaineko joan-etorrietarako, autobus pribatuak erabiliko ditugu, Malakatik Singapurrerako tarterako izan ezik, azken horretan autobus publikoa erabiliko baitugu. Ostatuen maila ona da, oro har. Turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria prezioaren barruan). Inguruko naturaz gozatzeko, oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Bidaia hau oso aktiboa da eta gauza asko elkartzen ditu, natura eta ondarea tartekatuz. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Kuala Lumpur- era, itzulera Singapurretik.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Barruko hiru hegaldi: Penang- Banda Aceh, Banda Aceh- Medan eta Medan- Padang.
    - Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu, Malaka- Singapur tartean izan ezik, azken horretan autobus publikoa erabiliko baitugu.
    - Ibilbide guztian, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin (lo egitea eta gosaria), Harau haranean izan ezik, han etxola sinple batzuetan lo egingo dugu. 
    - Txalupa Kuala Tahanetik, Kuala Tembelingera.
    - Banda Aceh- Pulau Weh- Banda Aceh tarterako ferry- a. 
    - Parapat

  • - Tuk Tuk-Parapat tarterako ferry-a.
    -Dumai-Malaca ferry-a.
    -Taman Negara P.N.ko sarrera eta txangoa.
    Bukit Lawang-eko trekkinga eta Gunung Leuser P.N.Ko sarrera.
    -Sibayak sumendiaren parkerako sarrera.
    -Batang Palupuh Erreserba Naturaleko sarrera eta txangoa, rafflesia izeneko lore erraldoia ikusteko.
    -Bidaiako asistentzia-asegurua. 
    -Eskupekoak* (ikus oharra baldintza-orrian).
    -Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 28 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: eka. 30 / aza 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.470 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Malaysia, Sumatra eta Singapur
Malakako itsasarteko bizimodua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT