Uharte honen historia duela 165 milioi urte hasi zen, uhartea Afrikatik bereizi zen unean. Pixkanaka uharte zabal honetako fauna eta flora bilakatuz joan zen: gaur egun ere, Madagaskarreko espezie gehienak endemikoak dira. Duela bi mila urte inguru Indonesiako artxipelagotik etorritako nabigatzaileak Madagaskarreko kostaldera iritsi ziren eta uharteko lehen kokalekuak sortu zituzten.
Gaur egun uhartean bizi diren gehienak ere garai hartan etorritakoen ondorengoak dira. Madagaskar, hain da zabala eta natur ondare bitxiaren jabea, “zortzigarren kontinentea” deitu izan zaiola. Toliaratik Bemarahako Tsingyraino eramango gaituen mendebaldeko kostaldeko ibilbide interesgarria egin nahi dugu. Munduko laugarren uharterik handiena den uharte zabal honetako paisaia guztiak ezagutzeko aukera.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean./ira. 3an/urr. 1ean.
Prezioa : 3.400 € + aire tasak*
Gehigarria : Abuz. 200 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.