Uharte honen historia duela 165 milioi urte hasi zen, uhartea Afrikatik bereizi zen unean. Pixkanaka uharte zabal honetako fauna eta flora bilakatuz joan zen: gaur egun ere, Madagaskarreko espezie gehienak endemikoak dira.
#Duela bi mila urte inguru Indonesiako artxipelagotik etorritako nabigatzaileak Madagaskarreko kostaldera iritsi ziren eta uharteko lehen kokalekuak sortu zituzten. Gaur egun uhartean bizi diren gehienak ere garai hartan etorritakoen ondorengoak dira.
#Madagaskar, hain da zabala eta natur ondare bitxiaren jabea, “zortzigarren kontinentea” deitu izan zaiola.
#Aurten Toliaratik Bemaharako Tsingyraino eramango gaituen mendebaldeko kostaldeko ibilbidea sartu dugu bidaian. Munduko laugarren uharterik handiena den uharte zabal honetako paisaia guztiak ezagutzeko aukera aberatsa osatu nahi genuen.
Interesguneak
• Haitzarteak, basoak, lakuak eta kareharrizko orratzak: Bemarahako Tsingy P.N. • Andasibe-Mantadiako P.N.: baso tropikaleko orkideak eta lemurrak • Pangalanesko kanaleko arrantzale eta piraguen giro lasaia • Anjako erreserba komunala, betsileoen lurraldea • Arrantzaleen herrixkak, hondartzak, ibaiak, baobabak... Madagaskarreko mendebaldeko kostaldea, alderik ezezagunena • Isalo P.N. zehar, oinez • Morondavako baobaben etorbidea • Nosy Boraha (Sainte-Marie uhartea). baleak ikusteko eta historien piratak entzuteko aukera.
Taldearentzako autobus txikiko garraioa, mendebaldeko tarterako izan ezik, tarte horretan lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugulako. Txalupa, Panganalesko kanalean eta Soanierana Ivongo – Nosy Boraha tarteko joan-etorrietarako. Hotel, bungalow eta ostatuetan egingo dugu lo. Mendebaldeko kostaldeko turismo-azpiegituren egoera oso ahula da.
Naturaz gozatzeko bidaia: Oinez eginez, bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienak ezagutu ahal izango dugu; horretarako, oinetako egokiak ekarri behar dira. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Antananarivorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen edo kaien arteko joan- etorriak.
Autobus pribatu txiki bateko garraioa Antananarivo eta Toliara eta Morondava eta Antananarivo arteko ibilbideetarako.
Lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa Toliara- Morondava eta Morondava- Tsingy Bemaraha P.N.- Morondava tartetarako.
Toliara eta Tsingy Bemaraha P.N. arteko ibai- zeharkaldirako ferrya.
Ibilbide guztian hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin), Toliara eta Morondava arteko ibilbidean izan ezik.
Mendebaldeko kostaldean, hotel xume edo oinarrizkoetan egingo dugu lo, birentzako edo askorentzako geletan.
Bidaia osoan hotel eta ostatuetan egingo dugu lo (prezioaren barruan, lo egitea eta gosaria), Isalo Parke Nazionalean (pentsio erdian, gosaria eta afaria) eta Toliara eta Morondava arteko 4x4 ibilgailuetako egunetan (pentsio osoan) izan ezik.
Panganalesko kanala zeharkatzeko txalupa.
Soanierana Ivongo- Nosy Boraha tarteetarako txalupa, joan- etorria.
Parke nazionaletako sarrerak, baimenak eta gidariak.
Bidaia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an./ira. 4an/urr. 2an.
Prezioa : 3.350 € + aire tasak*
Gehigarria : Abuz. 125 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?