Foto Madagaskar Indiar Ozeanoko santutegi naturala

Madagaskar
Indiar Ozeanoko santutegi naturala

Madagaskar
Indiar Ozeanoko santutegi naturala

Uharte honen historia xarmagarria duela 165 milioi urte inguru hasi zen, uhartea Afrikatik bereizi zen unean. Pixkanaka uharte zabal honetako –munduko laugarrena– fauna eta flora bilakatuz joan zen, eta mundu osoan beste inon parekorik ez duten formak hazi ziren Madagaskarren: oraindik ere, Madagaskarreko espezie gehienak endemikoak dira. #Duela bi mila urte inguru Indonesiako artxipelagotik etorritako nabigatzaileak Madagaskarreko kostaldera iritsi ziren eta uharteko lehen kokalekuak sortu zituzten. Gaur egun uhartean bizi diren gehienak ere garai hartan etorritakoen ondorengoak dira. Ordutik hona, halere, beste hainbat tokitatik etorri izan dira Madagaskarrera: swahiliak, arabiar merkatariak, portugaldarrak, eta, jakina, uhartean babesleku bila etorritako hainbat nazionalitateko pirata ugari. #Bidaia honetan Madagaskarreko ingurune ezberdinak ezagutzeko ibilbidea eskaini nahi dizugu: mendiak eta haranak, hondartza zoragarriak, parke naturalak... eta horietan lemureak, kameleoiak, orkideak, baleak... zain izango ditugu.

Interesguneak

• Isalo Parke Nazionalean zehar, oinez • Anakao eta Toliaratik hegoalderako kostaldea: arrantzaleherrixkak, hondartzak, uharte txikiak • Andasibe-Mantadiako parke nazionalak: baso tropikaleko orkideak eta lemureak • Anja Erreserba Komunala: betsileo etniaren lurretan • Nosy Borahako (Sainte-Marie uhartea) piratei buruzko istorioak eta baleak ikusteko aukera • Pangalanes kanalaren inguruko giro lasaia: arrantzaleak eta piraguak.

Ibilbidea

Antananarivorainoko hegaldia –Ambositra – Ambalavao –Isalo P.N. –Toliara –Anakao –­­Toliara –Antananarivo –Andasibe–Mantadia P.N. – Pangalaneseko kanala –Toamasina –Nosy Boraha (Sainte Marie uhartea) –Antananarivo.

Zenbait datu interesgarri

Autobus pribatu txiki bat izango dugu taldearentzat. Toliara-Anakao joan etorria, Pangaleseko kanalean eta Soanierana Ivongo-Nosy Boraha ibilbidean txalupaz ibiliko gara. Madagaskar barruan bi hegaldi egingo ditugu: Toliara-Antananarivo eta Nosy Boraha-Antananarivo. Hotel eta bungalowetan egingo dugu lo. Naturaren inguruko bidaia: bidaian oinez egiteko ibilbide egokiak daude, eta bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienetara iristeko, komenigarria da oinetako egokiak ekartzea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Antananarivorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Toliara- Antananarivo eta Nosy Boraha- Antananarivo. Madagaskarreko bisatua. Aireportu edo kai eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide guztirako autobus pribatu txikia. Anakao eta Nosy Borahan, ondo egokitutako birentzako bungalowetan egingo dugu lo. Gainerako tokietan, hoteletan, birentzako logeletan (bainugelarekin). Bidaian, hotel eta parkeetako egonaldietan lo egitea eta gosaria daude sartuta prezioaren barruan; Isalo P.N., Anakao eta Pangalaneseko kanalean izan ezik horietan pentsio erdia (gosaria eta afaria). Toliara- Anakao- Toliara, txalupaz. Txalupako nabigazioa Pangalaneseko kanalean. Txalupako garraioa: Soanierana Ivongo- Nosy Boraha tarterako. Parke nazionaletako sarrerak, gidariak eta baimenak. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 31an/ira. 2an./urr. 2an.

Prezioa : 3.300 € + aire tasak*

Gehigarria : abuz. 250 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Madagaskar
Indiar Ozeanoko santutegi naturala
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT