Foto Madagaskar Zortzigarren kontinentea

Madagaskar
Zortzigarren kontinentea

Madagaskar
Zortzigarren kontinentea

Uharte honen historia duela 165 milioi urte hasi zen, uhartea Afrikatik bereizi zen unean. Pixkanaka uharte zabal honetako fauna eta flora bilakatuz joan zen: gaur egun ere, Madagaskarreko espezie gehienak endemikoak dira.

Duela bi mila urte inguru Indonesiako artxipelagotik etorritako nabigatzaileak Madagaskarreko kostaldera iritsi ziren eta uharteko lehen kokalekuak sortu zituzten. Gaur egun uhartean bizi diren gehienak ere garai hartan etorritakoen ondorengoak dira.

Madagaskar, hain da zabala eta natur ondare bitxiaren jabea, “zortzigarren kontinentea” deitu izan zaiola.

Asmo handiko bezain zorrotz den ibilbide bat proposatzen dizugu uharte zabal honetako –munduko laugarren handiena- paisaia nagusietako batzuk ezagutzeko aukera emango diguna. Zorrotza diogu erabili beharko ditugun errepide eta bideen egoeragatik eta herrialdeko turismo-azpiegituren maila hasi berriagatik. Ezagutuko ditugun aldeak hauek dira: Mendebaldeko kostalde ezezagun eta sasi basamortukoa, Bemarahako Tsingy urrunak, erdiko lautada idorra (eta batzuetan hotza) eta ekialdeko baso heze tropikala.

Interesguneak

• Andasibeako P.N: baso tropikaleko orkideak eta lemurrak • Pangalanesko kanaleko arrantzale eta piraguen giro lasaia • Anjako erreserba komunala, betsileoen lurraldean • Isalo P.N.: oinez • Andavadoakako vezo asentamendua: baobab zuhaitzak badiaren aurrean • Vezo eta sakalava arrantzaleak, hondar zuriko hondartzak, ur turkesak eta artisauen ontziolak, Belo Sur Mer-en • Haitzarteak, basoak, lakuak eta kareharrizko orratzak: Bemarahako Tsingy P.N. • Morondavako baobaben etorbidea.

Ibilbidea

Antananarivorainako hegaldia –Andasibe P.N. –Pangalaneseko kanala (Ankanin’Nofy) –Andasibe P.N. –Antananarivo –Antsirabe –Fianarantsoa –Isalo P.N. –Toliara –Andovadoaka –Manja –Belo sur Mer –Belo sur Tsiribihina –Tsingy Bemaraha P.N. –Moronadava –Antananarivo.

Zenbait datu interesgarri

Ostatu mota desberdinak erabiliko ditugu, baina gehienak turista moduko hotel zuzenak izango dira, 2 gau izan ezik, mendebaldeko kostaldetik egiten den ibilbidean.

Batela Panganalesko kanalean. Taldearentzako autobus txiki pribatuak, furgonetak eta lur-mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu, azkenak mendebaldeko tartean zehar bidaiatzeko. Barne hegaldia Morondava eta Antananarivo tartean.

Kontrastez beteriko bidaia Indiako Ozeanoko hegoaldean. Oinez eginez, bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienak ezagutu ahal izango ditugu; horretarako, oinetako egokiak ekarri behar dira. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Antananarivorainoko hegaldi erregularra, joan-  etorria.
    - Barne hegaldia Morondava eta Antananarivo tartean.
    - Madagaskarrera sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak, autobus pribatu txiki batean.
    - Turista- mailako hoteletan egingo dugu lo (lo egitea eta gosaria prezioaren barruan), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin),19 gau. 
    - Manja, eta Belo sur Tsiribihina hirietan oinarrizko hoteletan egingo dugu lo, birentzako edo askorentzako geletan eta konpartitzeko bainugelarekin (2 gau).
    - Ranohiran (Isalo P.N.), Andavadoakan, Belo sur Mer- en, Bekopakan (Bemarahako Tsingys P.N.) eta Ankanin'ny Nofy- n, pentsio erdia (lo egitea, gosaria eta afaria) (9 gau).
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa Antananarivo- Toliara eta Antananarivo- Brickaville- Antananarivo tarteetako ibilbideetarako.
    - 4x4 motako ibilgailuetako garraioa Toliara P.N. Tsingy Bemaraha- Morondava tartetarako. Gehienez 4 bidaiari ibilgailuko.
    - Furgoneta pribatuak Brickaville–Manambato- Brickaville tarterako.
    - Toliara eta Bemarahako Tsingy P.N.- Bemaraha- Morondava arteko ibai- zeharkaldietarako transbordadoreak.
    - Panganalesko kanalean, Manambato- Ankanin'ny Nofy- Manambato nabigatzeko txalupa.
    - Bisitatuko ditugun parke nazionaletako sarrerak, baimenak eta tokian tokiko gidariak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak*(ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, monumentu, herri eta espazio naturaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 24 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 2 / ira. 4 / urr. 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik

Prezioa : 3.980 € + aire tasak*

Gehigarria : abu., 250€.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Madagaskar
Zortzigarren kontinentea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT