Foto Jordania Petra Rum basamortua eta Wadi Dana

Jordania
Petra Rum basamortua eta Wadi Dana

Jordania
Petra Rum basamortua eta Wadi Dana

Jordaniak, neurriz oso zabala ez denez gero, egun gutxitan bisitatzeko aukera ematen du. Abantaila horri beste bat gehitu behar zaio, Jordaniaren hurbiltasun geografiko eta kulturala. Aberastasun arkeologiko handia du: nekazaritza Sirian jaio zen, baita hiriak eta erlijio handiak ere. Eta horrez gain Palestina zaharreko mendien edertasuna eskaintzen digu. Baita Rum basamortuko paisaia ikusgarriak ere. Historia eta natura atsegin dituztenentzat, bidaia hau ezin aproposagoa da.

Interesguneak

• Itsaso Hila, gazitasun handiko urek ur gainean egoteko gaitasun berezia eskaintzen dutela • Wadi Dana Erreserbako paisaia bereziak, Jordaniako natur erreserbarik handienean • Petra, Arabiako antzinako hiri ikusgarria, nabateoen hiriburu izan zena • Rum eta basamortuaren edertasuna: Wadi Rum, Siq Barrah, Ilargiaren Harana..: arroilak, dunak, greseko mendiak... Lawrence Arabiakoa mitikoak ibilitako paraje ikusgarriak. Itsas Gorriko uretan, koralen artean, urpean igeri eginez.

Ibilbidea

Ammanerainoko hegaldia –Jerash –Madaba –Itsaso Hila –Wadi Dana –Wadi Rum –Petra – Aqaba –Amman.

Zenbait datu interesgarri

Ammanerainoko hegaldia. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat edukiko dugu, Wadi Rumen izan ezik, hor lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu eta. Lo egiteko, hoteletan, Danan (aterpetxean) eta Rumen (kanpalekuan) izan ezik. Danan eta Petra inguruan oinez egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Ammanerainoko joanetorria, hegaldi erregularrean Jordanian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak. Ibilbide guztirako autobus edo autobus txiki pribatua. Lur mota guztietarako ibilgailuak, Wadi Rumen. Ostatugastuak, turistamotako hoteletan, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosariarekin. Aterpetxeko gau bat Wadi Danan, gosariarekin. Wadi Rumeko kanpalekuko 2 eguneko kanpaldia (pentsio osoan) eta kanpatzeko gaiak (lozakua izan ezik). Bidaiaasegurua. Tokian tokiko gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aukerako txangoak edo irteerak. Museo, monumentu, parke nazional eta gune arkeologikoetarako sarrerak. Airetasak. Aireportuko tasak. Eskupekoak, eta zehaztu gabeko bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.575 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Jordania
Petra Rum basamortua eta Wadi Dana
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT