Foto Galapagoak Itsasoz eta oinez  "Sorgindutako uhartetean"

Galapagoak
Itsasoz eta oinez "Sorgindutako uhartetean"

Galapagoak
Itsasoz eta oinez "Sorgindutako uhartetean"

"Sorgindutako uharteak", "Lurraren artxiboak", "Eboluzioaren altxorra" edo "Noeren Pazifikoko ontzia" dira, besteak beste, Galapago uharteek historian zehar jaso izan dituzten izenetako batzuk. Itsas hondoko sumendien eraginez sortuak, Galapagoetako kala, arrakala, mendi eta sumendietatik itsaso eta kontinente guztietako konkistatzaileak, baleazaleak, piratak, zientzialariak eta marinelak igaro dira. Zalantzarik gabe, bisitaririk ospetsuena Charles Darwin izan zen, uharteak eta uharteetako fauna bitxia (apoarmatuak edo Galapagoetako dortokak, iguanak, hegazti bitxiak...) ezagutu ostean Espezieen Eboluzioari buruzko Teoria idatzi baitzuen.

Gure bidaia prestatzeko orduan hurbileko harremana eta ibilbide atsegin bat elkartu nahi izan ditugu, uharte batetik bestera joateko txalupa arinak edo bizkorrak erabiliz eta tokirik interesgarrienak eta batzuetan ez hain ohikoak hurbiletik ezagutzeko oinezko ibilbideak eginez. San Cristobal uhartea, Santa Cruz uhartea, Bartolome uhartea, Seymour eta Bachas uharteak, Isabela uhartea, Tintoreras uhartea. Galapagoetako dortoka erraldoiak, iguanak, itsas lehoiak, pinguinoak, marrazoak, flamenkoak eta milaka hegazti. Hondartzak, urmaelak, basoak eta mendiak, labazko kanalak eta fumarolak, kraterrak eta sumendiak (guk El Junco, Sierra Negra eta Chico bisitatu nahi ditugu). Bestetik, herrixka txikiak bisitatuko ditugu, eta haietan bizi direnak, baita Darwin Estazio Zientifikoa eta antzinako espetxe bat ere.

Interesguneak

• Galapago uharteak, "Gizateriaren Ondarea" • Fauna endemikoa, bakarra munduan • San Cristobal uharteko dortoka erraldoiak • Bartolome uhartea, Galapagoen ikurra • Puerto Baquerizo Morenoko itsas lehoien kolonia • Snorkela eta pinguino eta marrazoen artean bainatzen • El Juncoko kraterra • Tijereteras urmaela • Santa Cruz uhartea, Galapagoetako hiriburu turistikoa • Puerto Ayora, biztanle eta natur txoko zoragarriekin • Charles Darwin estazio zientifikoa • Rancho Primicias eta Gemelos • Seymour eta Bachas uharteetako hegaztiak, paisaiak eta itsas bizitza • Isabela uhartea, historia eta natura • Sierra Negra eta Chico sumendiak eta Galapagoetako dortokak • Puerto Villamil eta antzinako espetxe zaharra • Snorkela eta fauna Las Tintoreras uhartean, Galapagoetako marrazoa • Sumendi-jarduera: fumarolak, laba-ibaiak eta kraterrak • Quito, Ekuadorreko hiriburua • Quitoko azokak eta auzo kolonialak • Munduaren erdi-erdia.

Ibilbidea

Quitorainoko hegaldia–Quito koloniala, munduaren erdi-erdian–San Cristobal ibaia–Puerto Baquerizo Moreno–Tijereteras urmaela eta La Galapera–Santa Cruz uhartea–Puerto Ayora–Los Gemelos eta Rancho Las Primicias–Bartolome uhartea–Seymour eta Bachas uhartea–Charles Darwin estazioa–Isabela uhartea–Puerto Villamil–Flamenkoen urmaela–Sierra Negra eta Chico sumendiak–Tintoreras uhartea–Santa Cruz uhartea–Baltra–Quito.

Zenbait datu interesgarri

Quitorainoko hegaldia, eta handik Galapagoetara. Ibilbide honek ez du zerikusi handirik uharte horietan egin ohi diren itsas bidaiekin. Horregatik, San Cristobal, Santa Cruz eta Isabela uharteetan egingo dugu lo, gero uharte horietan naturaren edertasunaz gozatu ahal izateko oinezko ibilbideak egiteko eta, bestetik, txalupa arinak hartu eta inguruko parajerik ederrenak eta batzuetan ez hain ezagunak baina oso interesgarriak diren tokiak ezagutzeko. Banoako gidariaz gain, ibilbide guztian gidari naturista batek lagunduko gaitu.

Prezioaren Barruan

  • Quitorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Quito- San Cristobal eta Baltra- Quito. Aireportu edo portu eta hotelen arteko joan- etorriak. San Cristobal, Santa Cruz eta Isabela uharteen arteko lantxa edo txalupa arineko itsas garraioa. Uharteetako jardueretarako lurgaineko garraioa. Galapagos Parke Nazionalerako sarrerak. Galapagoetan sartzeko turista- txartela. Ibilbide osoko turista motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria). 7, 8 eta 10. egunetako piknikak. Snorkelingeko ekipoa Bidaiako asistentzia- asegurua. Bertako gidari naturalista Galapagoetan. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Aireportuko tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.250 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Galapagoak
Itsasoz eta oinez "Sorgindutako uhartetean"
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT