Gure ibilbideak Mekong ibaiaren norabidearekin bat egingo du, Indotxinako penintsulako ibai nagusia eta lurralde horretako benetako “autobidea” eta bi herrialderen bizkarrezurra: dena: Laos eta Kanbodia. Bi herri horiek Mekong ibaia dute ekonomiaren eta kulturaren ardatz nagusi.
Urtetan mugak itxita eduki ondoren, Laos eta Kanbodiak ateak ireki berri dizkigute, eta orain budismoaren tradizioan oinarritutako Asiako hego-sortaldeko kultura interesgarrien egunerokotasuna erakusten digute, inguru guztian gertatzen ari den garapen handiari uko egin gabe. Laos nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzatik bizi da eta Indotxinako paisaia ederrenak eskaintzen dizkigu: mendiak eta oihanak, khamur eta akha bezalako gutxiengo etnikoen bizileku direnak. Kanbodiak, berriz, atzean utzi ditu gerra garaiak eta kultur ondare aberatsa du, khmer zibilizazioarena, esaterako: Angkorreko tenpluak. “Asiako Perla” ere deitua izan den Phnom Penh-en, berriz, modernitatearen eta historiaren arteko gurutzaketa ikusgarria bisita dezakegu.
Oharra: Irailan Bilbotik irteera dago.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an, ira. 2an, urr. 2an.
Prezioa : 2.700 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.