Gure ibilbideak Mekong ibaiaren norabidearekin bat egingo du, Indotxinako penintsulako ibai nagusia eta lurralde horretako benetako “autobidea” eta bi herrialderen bizkarrezurra: dena: Laos eta Kanbodia. Bi herri horiek Mekong ibaia dute ekonomiaren eta kulturaren ardatz nagusi.
#Urtetan mugak itxita eduki ondoren, Laos eta Kanbodiak ateak ireki berri dizkigute, eta orain budismoaren tradizioan oinarritutako Asiako hego-sortaldeko kultura interesgarrien egunerokotasuna ezagutu ahal dugu. Laos nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzatik bizi da eta Indotxinako paisaia ederrenak eskaintzen dizkigu: mendiak eta oihanak. Kanbodiak, berriz, atzean utzi ditu gerra garaiak eta kultur ondare aberatsa du, khmer zibilizazioarena, esaterako: Angkorreko tenpluak.
Interesguneak
• Luang Prabang hiri zaharra, “Gizateriaren ondarea” dena • Muang Khua, Nam Ou ibaiaren ertzeko gutxiengo etnikoak • Vientiane: tenpluak, eraikuntza kolonialak, bulebarrak, azokak... • Khong Island: arroz eta landareen soroen gaineko ikuspegi ederrak • Khmer etniaren Kratieko etxe zaharrak • Kampi, Mekong ibaiko azken izurdeak • Erregejauregia eta zilarrezko pagoda Phnom Penh hirian. • Battambangeko banbu-trenak • Tonle Sap lakuko arrantzaleen herrixkak • Angkorreko tenpluak, “Gizateriaren ondarea”, naturaren indarra eraikuntzen gainean agerian.
Zenbait garraiobide mota erabiliko ditugu: bi hegaldi egingo ditugu, txalupa (Nam Ou ibaian) eta autobus pribatu txiki bat (aire girotuarekin). Turista mailako hoteletan egingo dugu lo, Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, azken horietan aterpetxean. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Bangkokerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.-
Bangokok- Luang Prabang hegaldia.
Vientiane- Pakse hegaldia.
Siem Reap- Bangkok hegaldia.
Laos eta Kanbodiako bisatuak.
Aireportu, kaia eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobus edo autobus pribatu txikia, airea girotzeko teknologiarekin, ibilbide guztirako.
Ferrya: Wat Phu- Khong Island
Txalupa: Pak Ou bisitatzeko.
Turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela eta aire- girogailuarekin), Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, azken horietan aterpetxeetan.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an/ira. 3an/urr. 2an.
Prezioa : 2.700 € + aire tasak*
Gehigarria : *Galdetu aire-tasei buruz gure bulegoetan.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?