Foto Ladakh, Zanskar harana eta Kaxmir India

Ladakh, Zanskar harana eta Kaxmir
India

Ladakh, Zanskar harana eta Kaxmir
India

Zanskar bailara geografikoki oso malkartsua da eta gailur handiak eta ibai zabal-zabalak dauzka. Gainera oso eskualde lehorra da, eta horrek inguruko eskualdeekiko isolatua egotea ekarri izan dio. Horiei guztiei esker, Zanskar bailarako ohitura eta sinesmen budistek ongi eutsi diote tradizioari. Trekking honek Himalaia mendikateko merkataritzako bide zaharrenetariko eta isolatuenetariko bat ezagutzeko aukera ematen digu. Eskualde honi guztiari “Indiar Tibet” deitu izan zaio, mugakide dituen tibetarrekin kultura, erlijioa, geografia eta familia-loturak konpartitzen dituelako. Eta kontrapuntu gisa, trekkingaren amaieran, hamaika egun ibili ondoren, Kaxmirreko hiriburua, Sringar, eta bertako lakuak eta izei-basoak, berde-berdeak. Klimatologiari begiratuta, abuztua izango da, seguruen, ibilbide hau egiteko sasoirik egokiena. Era honetako trekkingetan ohi bezala, gure ekipaiak asto gainean eramango ditugu eta sukaldari batek prestatuko ditu otorduak. Banoako gidari batek lagundu gaitu ibilbide osoan.

Prezioaren Barruan

  • Delhirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldia: Srinagar- Delhi. Indian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Trena (aire- girogailuarekin): Delhi- Chandigarth. Chandigarh eta Jispa arteko tarterako garraioa, autobus pribatuan. Trekkingaren amaieran, Sringarrera itzultzeko jeepak. Hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan: Delhi, Manali,Keylong, Kargil eta Sonarmag hirietan. Ostatu- gastuak (pentsio erdia): Snnagarreko ur- gaineko hotelean. Trekkingak iraun bitartean, norberaren eta talde osoaren ekipaia garraiatzeko mandoak. Pentsio osoa, trekkingak iraun bitartean. Trekkinga egiteko azpiegitura guztia (lozakua izan ezik). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak eta edariak, trekkingeko jardunaldietatik kanpo. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Trekk-egunak: 12

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik. Uzt.2an/abuz.3an.

Prezioa : 2.450 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Ladakh, Zanskar harana eta Kaxmir
India
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT