Zanskar bailara geografikoki oso malkartsua da eta gailur handiak eta ibai zabalzabalak dauzka. Gainera oso eskualde lehorra da, eta horrek inguruko eskualdeekiko isolatua egotea ekarri izan dio. Horiei guztiei esker, Zanskar bailarako ohitura eta sinesmen budistek ongi eutsi diote tradizioari. Trekking honek Himalaia mendikateko merkataritzako bide zaharrenetariko eta isolatuenetariko bat ezagutzeko aukera ematen digu. Eskualde honi guztiari “Indiar Tibet” deitu izan zaio, mugakide dituen tibetarrekin kultura, erlijioa, geografia eta familialoturak konpartitzen dituelako. Eta kontrapuntu gisa, trekkingaren amaieran, hamabi egun ibili ondoren, Kaxmirreko hiriburua, Sringar, eta bertako lakuak eta izeibasoak, berdeberdeak.
#Klimatologiari begiratuta, abuztua izango da, seguruen, ibilbide hau egiteko sasoirik egokiena. Era honetako trekkingetan ohi bezala, gure ekipaiak asto gainean eramango ditugu eta sukaldari batek prestatuko ditu otorduak. Banoako gidari batek lagundu gaitu ibilbide osoan.
Prezioaren Barruan
Delhirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldia: Srinagar- Delhi.
Indian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Trena (aire- girogailuarekin): Delhi- Chandigarth.
Chandigarh eta Jispa arteko tarterako garraioa, autobus pribatuan.
Trekkingaren amaieran, Sringarrera itzultzeko jeepak.
Hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan: Delhi, Manali,Keylong, Kargil eta Sonarmag hirietan.
Ostatu- gastuak (pentsio erdia): Snnagarreko ur- gaineko hotelean.
Trekkingak iraun bitartean, norberaren eta talde osoaren ekipaia garraiatzeko mandoak.
Pentsio osoa, trekkingak iraun bitartean.
Trekkinga egiteko azpiegitura guztia (lozakua izan ezik).
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak eta edariak, trekkingeko jardunaldietatik kanpo.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Trekk-egunak: 12
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik. Uzt.2an/abuz.3an.
Prezioa : 2.490 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?