Hainbat urtez Zanskar haranaren hegoaldean zehar oinez egiten ibili eta gero, aurten trekkingari buelta osoa ematea pentsatu dugu eta oso-osorik aldatzea erabaki dugu. Orain Zanskarreko iparraldean ibiliko gara, gure ustez hegoaldea baino malkartsu eta basatiagoa.
Zanskar bailara geografikoki oso malkartsua da eta gailur handiak eta ibai zabal-zabalak dauzka.Gainera oso eskualde lehorra da, eta horrek inguruko eskualdeekiko isolatua egotea ekarri dio.Baldintza horiei guztiei esker, Zanskar bailarako ohitura eta sinesmen budistek ongi eutsi diote tradizioari. Trekking honek Himalaia mendikateko merkataritzako bide zaharrenetariko eta isolatuenetariko bat ezagutzeko aukera ematen digu.
Delhi hiriburutik Ladakheko Leh hiriburura joango gara, hegazkinez, eta handik Lamayrurako tarte laburra gainditu ondoren, oinez hasiko gara.Eta eskualde honen gogortasunaren kontrapuntu gisa, 10 eguneko trekkinga amaitutakoan Kaxmirreko Srinagar hiriburu berdera joango gara: bertako lakuak eta izei-basoak, ikusgarriak, berde-berdeak.
Era honetako trekkingetan ohi bezala, gure ekipaiak asto gainean eramango ditugu eta sukaldari batek prestatuko ditu otorduak. Banoako gidari batek lagundu gaitu ibilbide osoan.
- Delhirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Trekking- egunetatik kanpoko otorduak eta edariak.
Trekk-egunak: 10
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik. uzt. 2an/abuz. 2an.
Prezioa : 2.450 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.