Urte askoan milaka eta milaka merkatarik geroago Zetaren Ibilbidea deitu izan dugun bidea moldatu izan dute, anonimoki eta denboraz bideak izango zuen garrantziaz jabetu gabe. Bidea ekialde eta mendebaldearen arteko ezagupenak, merkatugaiak eta kulturak trukatzeko iturri bilakatu zen. Eta ez da erraza karabanen bide hori aipatu eta Marko Poloren figura gogora ez ekartzea edota ibilbide horrekin lotzen ditugun hamaika hiri, basamortu, meskita eta jauregi zoragarriak, gure imajinazioa aberastu dutenak. #Legendatik haratago, Marko Polo mendebaldean orduan ezezagunak ziren garai hartako mundu eta gauza harrigarrien kronista aparta izan zen. Eta Marko Polori esker, berak egindako bidaia eta idatziei esker, asko gara magiaz beteriko hiriekin amets egiten jarraitu ahal izan dugunok, ekialdeko ipuin eta zeta eta lapurren kontakizunekin. Ibilbide horretan garai bateko eta egun existitzen ez diren -edo agian bai- tokiak bilatzeko, eta gaur egun ibilbide hori zertan den ezagutzeko proposamena egin nahi dizugu.#
Neurri aparteko bidaia eta eduki handikoa. Ondare historiko handia ikusi eta hortaz gozatzeko aukera emango digu ibilbide honek, paisaien aniztasunaren artean. Bidaia gutxik bil dezake honek adinako aniztasun kultural, humano, etniko edo erlijiosorik. Bidean ere era askotako garraiobideak erabiliko ditugu: hegazkinak, trenak (literekin), autobus txikiak, taxiak... Baita lo egiteko tokiei dagokienez ere: yurtak, hotel xumeak, maila oneko hotelak... Laburrean esanda, bidaia honek duen iraupena eta ezustekoak kontuan hartuta, ezinbestekoa da gogoa, ilusioa eta bidaiatzeko izpiritua edukitzea. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Pekinerainoko hegaldi erregularra, itzulera Istanbuldik.
Hegaldi hauek: Pekin- Xian, Xian- Lanzhou, Dashoguz- Ashgabat, Mashad- Yazd eta Erzurum- Istanbul.
Txina, Kirgistan, Tadjikistan, Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkian sartzeko bisatuak.
Tadjikistan zeharkatzeko GBAO baimena.
Hotel, aireportu eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
Lanzhou- Jiadjuguan, Dunhuang- Turfan, Turfan- Kashgar eta Teheran- Tabriz tarteetarako literadun trena.
Ibai horian, Bingling bisitatzeko batela.
Harresi Handia bisitatzeko garraio pribatua.
“Terrakotazko Armada“ bisitatzeko garraio pribatua.
Hurrengo tarteetarako autobus pribatua: Lanzhou- Labrang- Lanzhou, Jiadjuguan- Dunhuang- eta Kashgar.
Autobus pribatu txikia (aire- girogailuarekin) taldearentzat, Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkiako hainbat tartetarako.
Autobus pribatu txikia (aire- girogailurik gabe) Tadjikistango zeharkaldian.
Era askotako ostatuak: “yurta”k, hotel xumeak eta turista- motako hotelak (bainugela pribatuarekin). Guztietan gosaria prezioaren barruan dago. Xehetasun gehiagorako, begiratu mesedez baldintza- orrian, “ostatua” atalean.
Bidaiako laguntza- asegurua.
Tokian tokiko gidariak Tadjikistan, Uzbekistan e Iranen.
BANOAko gidaria ibilbide osoan.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo, monumentu eta parkeetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, 2010ko uzt. 4an.
Prezioa : 6.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?