Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkiako ekialdea
Karabanen ibilbidea
Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkiako ekialdea
Banoan betidanik erakarri izan gaitu antzina karabanek –jakituria, merkataritzako gaiak eta sinesmenak ekarriz– Asiatik Mediterraneoraino jarraitu ohi zuten bideak, karabana horiek jorratutako bideetan barrena ibiltzeak, alegia.
#Antzinako Zetaren Bideak ukitzen zituen hiri handiak, Turkmenistango basamortuetako paisaiak, Irango mendiak eta Ararat gailurraren itzala lotu nahi izan ditugu oraingoan, gamelu gainean bidaiatzen zuten karabanei atsedena eman ohi zieten tokien inguruko ibilbidean: gotorlekuak, merkatuak, tenpluak... bide zaharreko beste hainbat oroitzapen.
#Suleiman, Ulugbek, Khayyam, Tamerlan edo Avicena bizi izan ziren lurrak bisitatzea, errealitate ezberdinetako herriak gertutik ezagutzeko aitzakia baino ez da: Uzbekistango kotoi-soroak, Beyoglu hiriko kale kosmopolitak, kristau, georgiar eta armeniar herrixkak... Herri horiek guztiak kultur tradizio zaharrak globalizazioaren garaiko erronka berriekin uztartu nahian dabiltza.
Interesguneak
• Samarkand: Tamerlanen hiri mitikoa • Pertsepolis eta Naghsh-e-Rostamen mausoleoak: Persiako Inperioaren distira • Ekialdeko Anatoliako natura eta kulturaren arteko harmonia.. elizak, meskitak eta goi-lautadako gotorlekuak • Reza imanak martirioa jasan zuen hiria: Mashad, Irango xiiten hiri sakratua • Esfahan: azokak, lorategiak, meskitak, zubiak, tea hartzeko tokiak... munduaren erdi-erdian • Bukhara eta Khiva: Erdiko Asiako kultur eta erlijio bihotza 2.500 urtez. • Yazd hiri zaharreko kale estuak • Istanbul: Mediterraneoko herrien historia Bosfororen ondoan.
Ibilbide guztian autobus txiki bat izango dugu garraiobide. Hotel eta ostatuetan egingo dugu lo. Barruko hegaldiak: Dashoguz-Ashgabat, Mashad-Shiraz eta Trabzon-Istanbul. Trena: Teheran-Tabriz. Kontuan hartu abuztuko irteerako lehen egunek bat egiten dutela Ramadan garaiaren azken egunekin; hortaz bisitaldiak ordutegi ofizialekin egokitu beharko dira. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, ezinbestekoa izango da bidaiariek bidaiaren zereginetan parte hartzea eta taldean aurrera egiteko gogoa agertzea. Interesatuta egonez gero, ez utzi izen-ematea azken ordurako: bisatuak denboraz tramitatu behar dira eta. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Turkish Airlaines konpainiaren hegaldi erregularra, haranzkoan Tashkentera eta itzuleran Istanbuldik.
Hegaldiak: Dashoguz- Ashgabat, Mashbad- Shirad eta Trabzon- Istanbul.
Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkian sartzeko bisatuak.
Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
Taldearentzako autobus txikia (airea girotzeko teknologiarekin).
Trena (literekin): Teheran- Tabriz.
Ibilbide guztian turista mailako hoteletan hartutako osatua (lo eta gosaria), birentzako geletan.
Uzbekistan eta Turkmenistango monumentu nagusietako sarrerak eta tokian tokiko gidariak.
Uzbekistan, Turkmenistan eta Irango tokiko gidaria.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak eta joan- etorriak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta bestelako gastu pertsonalak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 2an.
Prezioa : 3.480 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?