Arabiako penintsularen hego-ekialdean kokatua, modernitatearen eta tradizioaren arteko eztabaidan dabilen herrialdea da Oman, Pertsiako Golkoko auzokideen gehiegikeria edo nabarmenkerietan erori gabe, aurrerabideari eta modernizazioari uko egin nahi ez diena Omango bizilagunek harrotasunez eusten diote euren iragan ohoretsuari, Omango Sultanerriak Indikoko itsas merkataritzaren zati handi bat kontrolatu eta sultanerriaren txalupak Zanzibarreraino iristen ziren garaikoari. Alboan dute, ostera, Dubaiko emirerria, bitxikeria eta nabarmenkerietan oparoa, garapenari batere mugarik jartzen ez dion hiri erraldoi bilakatuta. # Ibilbidean Omanen dauden gaztelu eta gotorleku ugarietako batzuk ikusteko aukera izango dugu, bata lurralde hauetako paisai naturalen edertasun paregabeaz gozatzeko ere. Hajjar mendiak bisitatuko ditugu, bertako arroilak eta txoko ikusgarriak. Bestetik, Omango historia itsasoari oso lotuta egon da. Guk Ormuzko itsasartea bisitatuko dugu: mendi eta fiordoen edertasuna eta soiltasuna. Bidean aurrera eginez Kunzarrera iritsiko gara, Ormuzgo itsasarteko zelatariarena egiten duen herrixkara, Irango persiera eta arabieraren arteko hizkuntza eta kulturaren jabe dena. Eta Musandamgo penintsulatik natura makurrarazi nahian dabilela ematen duen Dubai erraldoira joango gara. #
Ibilbide honek hainbat garraio-mota tartekatzea eskatzen du. Hegazkina Maskatera sartzeko eta itzuleran Dubaitik irteteko. Omenen lur-mota guztietarako ibilgailuak. Ferrya, Maskat hiritik Musandameko penintsulara joateko. Dhow bat (bertako txalupa tradizionala) hartuko dugu Hormuzgo itsasartea eta fiordoak bisitatzeko. Oro har hotel erosoetan hartuko dugu ostatu. Ibilbide honetan Omango paisaia naturalak ezagutzeari ematen diogu lehentasuna, hortaz oinezko irteeraren bat egiteko aukera egongo da; ibilbidearen amaieran hiri erraldoi bat: Dubai. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Joan- etorriko hegaldia, haranzkoan Maskatera eta itzuleran Dubaitik.
Omanen sartzeko bisatua.
Arabiar Emirrerri Batuetara sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Turista- motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
Wahibako basamortuko egonaldian, kanpàlekuan lo egitea.
Omango ibilbidean, lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa.
Maskatetik Kashbara joateko ferrya.
Hormuzgo itsasrtea eta fiordoak bisitatzeko dhow pribatua.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 3an./aza. 2an.
Prezioa : 2.680 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?