Foto Zetaren  Bidea Txina eta Tadjikistan

Zetaren
Bidea
Txina eta Tadjikistan

Zetaren
Bidea
Txina eta Tadjikistan

    Lehen giza-komunitateen bizimoduak nomadismoa zuen oinarri, hau da, jatekoaren bila toki batetik bestera ibiltzea. Historikoki oso berandura arte gizakumeak ez ziren toki batean finkatu. Eta toki batetik bestera ibiltze horretan ezinbesteko garrantzia izan dute komunitateen arteko ibilbideek, merkataritza-gaien, kulturen, ezagupenen eta sinesmenen elkartrukatzea ahalbidetu izan duten bideek.

Zetaren Bidea bi mila urtetik gorako epean Europa eta Asiaren arteko harremanetarako bide bakarra izan zen, toki batetik bestera joatea benetako abentura eta ausardia zen garaietan hain zuzen ere. Bide hori urrutitik etorritako merkataritzako gaien garraiobide nagusi bilakatu zen, eta hamaika istorioren sorleku.

Guk proposatutako ibilbideak karabanen bideari jarraitzen dio, lautada, basamortu eta mendi-pasabideetan zehar. Txina osatzen duten kultur ezberdinak ezagutu nahi ditugu, Zetaren Bideari jarraituta geografia aldatzen den heinean ohiturak eta kulturak ere aldatuz doazela ikusteko.

Marko Poloren ibilbideari jarraituta, Txinan sartuko gara, Pekinen zehar, Zetaren Bidearen benetako hiriburua den Xianera iristeko. Ondoren, Erdiko Asiatik barrena Pamir mendikatera iritsiko gara, Wajan bailara eta Tayikistan Errepublika gaztearen hiriburura.

Interesguneak

  • Pekin: tenpluak, museoak, parkeak, Bake Zerutiarraren Atea, Hiri Debekatua..• Xian, inperioaren hiriburua 11 dinastian zehar, eta “Terrakotazko armada”ren kokalekua • Lanzhou, karabanen Tibet, India edo Erdiko Asiarako abialekua • Txinako lamaismoaren monasterio nagusia: Labrang • Jiayuguan, Txinako Harresi Handiaren azken gotorlekua • Mogaoko haitzuloak, Txinako arte budistaren ondarerik onena • Turfango oasia, itsasoaren mailaren azpitik 150 m-ra • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Erdialdeko Asiako etnia ezberdinen topagunea: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Khunjerab Pass, Txina eta âkistanen arteko muga ikusgarria • Karakorum Highway, Indo Harana zeharkatzen duen errepidea, bataz beste 2.000 m-ko altueran • Karimabad eta Hunza harana, Karakorumeko gailur erraldoak • Gilgit, Karakorum Higwayko Pakistango geraleku nagusietako bat • Islamabad: bazarrak, meskitak.

Ibilbidea

  Pekinerainoko hegaldia –Xian –Lanzhou –Labrang –Lanzhou –Jiayuguan –Dunhuang –Turfan – Kashgar – Khunjerab Pass –Passu–Karimabad–Gilgit–Chilas–Naran–Islamabad.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia luzea, garraiobide ugarirekin: autobus pribatu txikia, taxia, trena (ohatze edo literekin) Lanzhou-Jiayuguan, Dunhuang-Turfan eta Turfan-Kashgar tarteetarako. Hegazkina: Pekin-Xian eta Xian-Lanzhou tarteetarako. Herrialdeko azpiegitura turistikoa kontuan hartuta, ostatuak ere maila ezberdinetakoak izango dira: hotel erosoetatik oinarrizko aterpetxeetara. Klima asko aldatzen da toki batetik bestera: Erdialdeko Asiako lautadetan, beroa da nagusi; mendietan, berriz, hotza. Ibilbide gogorra, baina oso interesgarria, partaideen izpiritu bidaiaria gogoan edukitzea eskatzen duena. Gure bidaien artean, klasiko bat. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera eta itzulera Islamabadetik.
  • - Barruko hegaldia: Pekin-Xian eta Xian-Lanzhou.
  • - Txinan sartzeko bisatua.
  • - Pakistanensartzeko bisatua.
  • - Hotel eta aireportuen eta tren-geltokien arteko joan-etorriak.
  • - Trena (literekin) Lanzhou-Jiayuguan.
  • - Trena (literekin) Dunhuang-Turfan.
  • - Trena (literekin) Turfan-Kashgar.
  • - Autobus pribatua: Lanzhou-Labrang-Lanzhou, Jiayuguan-Dunhuang eta Kashgar-Tashkurgam-Sust-Passu-Karimabad-Gilgit-Chilas-Naran-Islamabad tarteetarako.
  • - Ibai Horian, Bingling bisitatzeko batela.
  • - Gulmit eta Atta Abad arteko transbordadorea.
  • - Pekin eta Harresi Handiaren arteko garraio pribatua.
  • - Xiandik Terrakotazko Armadara bisitatzeko garraio pribatua.
  • - Jiayuguandik Harresi Handirainoko garraio pribatua.
  • - Mogaoko haitzuloak bisitatzeko bertako autobusetako garraioa.
  • - Turfan inguruko txangoetarako garraio pribatua.
  • - Hopar glaziarra bisitatzeko lur mota guztietarako ibilgailuak.
  • - Hotel xumeetako ostatua (lo egitea eta gosaria), Tashkurgam, Chilas, Passu eta Xiahe hirietan.
  • - Ibilbidearen gainerakoan, turista mailako hotelak, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
  • - Museo, parke eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Aireportuko tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, eka. 30ean/uzt. 31an/ira. 1ean.

Prezioa : 3.380 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Zetaren Bidea
Txina eta Tadjikistan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT