Foto Bestelako Patagonia Hegoaldean, errepide australa hartuta, natura garbiaren edertasuna

Bestelako Patagonia
Hegoaldean, errepide australa hartuta, natura garbiaren edertasuna

Bestelako Patagonia
Hegoaldean, errepide australa hartuta, natura garbiaren edertasuna

Maputxe, tehueltxe eta kaweskar indigenen lurraldea den Patagoniako iparraldeak hainbat txoko eta bazter berezi gordetzen ditu, erdi ezkutuan, ohiko ezagun eta enblematikoez gain: mendi eta glaziar ikusgarriak, besteak beste, baso eta ibai basatien sare zabal baten babesean.

Ia hamabost urte dira errepide austral mitikoak luzerarik handiena lortu zuela, mila eta berrehun kilometro inguru, eta mendikatea eta hegoaldeko Izotz Zelai handia elkartu zituela. Errepide horren zati bat erabiliko dugu, Barilochetik Caleta Tortelerainoko tartea egiteko. Edertasun handiko parke eta erreserba nazional batzuk —gutxi bisitatuak—zeharkatu eta bisitatuko ditugu. Furgonetak, ferryak eta txalupak erabilita, baita oinez eginda ere, edertasun handiko natura basatiko paisaia eta toki lasaiez gozatzeko aukera izango dugu.

Patagoniako klima kontuan hartuta, udazken australaren hasiera aukeratu dugu bidaia egiteko: Laguna San Rafael eta bertako glaziar handia, Txilako fiordoen erdian; Caleta Tortel, egurrezko etxeetako herrixka koloretsua, Ipar eta Hegoaldeko Izotz Zelaien arteko herrixka bakarra; edota Patagoniako estepa eta bertako mugarik gabeko zeruen edertasuna, harri bihurtutako basoekin, desagertutako tehuelche indigenen aztarnekin eta fauna ikusgarri eta anitzarekin. Eta bidaia amaitu aurretik, Buenos Aires, kosmopolita, aldakorra...

Interesguneak

• Bariloche, Nahuel Huapi lakuaren ertzean • Los Alerces P.N. • Queulat P.N. • San Rafael aintzira eta glaziarra, Patagoniako gailurrik handiena den San Valentin mendigunearen oinetan • Puerto Tranquilo eta Exploradores ibaiko haran ezkutua • Cochrane eta Tamango izeneko erreserba nazionala, huemule mitikoen bizileku izandakoa • Caleta Tortel, egurrezko etxeekin eta kale bitxiekin, eta aurrez aurre Jorge Montt glaziarra, Hego Izotz Zelaiko handienetako bat • Pueyrredon lakua eta Oro ibaiko harana, San Lorenzo mendixkaren oinetan • Eskuen kobazuloa eta Pinturas ibaiko harana • Sarmiento eta baso petrifikatua • Bahia Bustamante, faunaren erreserba: pinguinoak, itsas lehoiak, izurdeak, petrelak... • Buenos Aires, Argentinako kultur hiriburua.

Ibilbidea

Buenos Aireserainoko hegaldia–Bariloche – Trevelin – La Junta –Puerto Cisnes –Puerto Aysen– Puerto Tranquilo–Cochrane–Caleta Tortel–Pueyrredon lakua– Eskuen kobazuloa –Sarmiento–Bahia Bustamante–Buenos Aires.

Zenbait datu interesgarri

Barruko bi hegaldi egingo ditugu. Ibilbide guztia egiteko furgoneta pribatu bat erabiliko dugu. Ferrya, San Rafael aintzira bisitatzeko eta lantxa, Caleta Tortelen. Inguruan hotel-azpiegitura handirik ez dagoenez, lo egiteko hainbat toki erabiliko ditugu: bordak, ostatuak eta turista mailako hotelak. Gutxi ukitutako naturaren edertasunaz gozatzeko bidaia honetan Patagonia basatia bisitatuko dugu. Oinezko irteera ugari egingo ditugu, ingurune natural zoragarri hau hobeto ikusi eta gozatu ahal izateko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Buenos Aireserainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. Barruko hegaldiak: Buenos Aires- Bariloche eta Comodoro Rivadavia- Buenos Aires. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Garraio pribatua: Bariloche- Comodoro Rivadavia tarterako. San Rafel aintzirarako irteera, ferryan, eta Jorge Montt glaziarra bisitatzeko lantxa edo txalupa pribatua. Bahia Bustamanteko fauna ikusteko irteerak (pentsio osoa). Ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria) hotel, ostatu eta bordetan. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Museo eta monumentuetarako sarrerak. Zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.440 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bestelako Patagonia
Hegoaldean, errepide australa hartuta, natura garbiaren edertasuna
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT