Antipodetara egingo dugun bidaia honen lehen urratsa Ipar Uhartea izango da. Oso paisaia erakargarriak dituen Zeelanda Berriko uharte horretan maoriak bizi dira. Uhartean sumendi ugari daude eta paisaia oso basatia da, baina aldi berean badira zenbait hiri garrantzitsu ere, uhartearen alde modernoa erakusten digutenak. Nolanahi ere, uharte honek hego hemisferioko Zeelanda Berriko irudirik atseginena, lasaiena erakusten digu.
Hego Uhartean, berriz, Hegoaldeko Alpeetako gailurrek eta Tasmaniako itsasoko ur zakarrek orain arte gizakiontzat ia ezezaguna zen uharte baten edertasuna erakusten digute. Ikuskizuna ziurtatuta dago: elurrez beteriko gailurrak, baso hezeak, glaziarrak, lakuak, fiordoak... paisaiaren edertasuna. Hemen ikusi beharreko bi toki ditugu: Cook mendia (3.764 m), irlako gailurrik altuena, eta Milford Sound fiordoa, Kipling idazlearen hitzetan, munduko zortzigarren miresgarritasuna dena. Gogoan izan hemengo lurren zati handi bat gizateriaren ondarea dela. Eta bidaiari amaiera emateko, kontraste gisa, hegoaldeko lautadak eta britainiar kutsuko hiri nagusiak: Dunedin eta Chrischurch.
Oharra: Bilboko irteera bezperan izango da.
• Bay of Islands-eko itsasbazterrak • Waitangi, maorien asentamendu nagusia • Paihia, Russell eta Waiopua Kauri Forest • Coromandel penintsula, eta Paku mendia • Bay of Plenty-n, Tauranga eta Kiwi-ko hiriburua: The Puke • Rotoruako ur termalak • Tongariro P.N., hego hemisferioko ibilbiderik ederrena • Abel Tasman P.N. eta parkeko itsasbazterreko bidezidorrak • Pancake Rocks-eko harkaitzeko irudiak • Arthur Pass P.N., Alpeetako paisaiak • Franz Joseph glaziarrean zehar, oinez • Te Anau, Fiorlandeko erdigunea • Milford Sound fiordoan zehar nabigatzen • Te Anau-ko kobazuloak.
Aucklanderainoko hegalaldia –Paihia –Tairua –Hahei –Rotorua –Tongariro P.N.–Wellington –Picton–Motueka –Greymouth –Arthur Pass P.N. –Franz Joseph –Wanaka–Queenstown –Te Anau –Otago –Dunedin –Christchurch –Kaikoura.
Lur gaineko ibilbideetarako furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Tongariroko P.N.an, berriz, autobus txiki bat. Ipar Uhartetik Hego Uhartera joateko ferrya hartuko dugu. Abel Tasman P.N.an taxi-txalupa hartuko dugu. Milford Sound fiordoan, txalupan ibiliko gara. Te Anauko ipurtargien kobazuloa bisitatuko dugu. Moteletan eta turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeak ahalik eta ondoen ezagutzeko. Banoako gidaria.
Hegaldi erregularra, haranzkoan Aucklandera eta itzuleran Christchurchetik. Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak. Hotel edo moteletako ostatua: lo egitea. Ford Club Wagon motako furgoneta pribatuko garraioa ibilbide osoan. Tongarino P.N.ean, “bus- shuttle” zerbitzua. Wellington- Picton tarterako ferrya. Asbel Tasman, P.N.ko itsasontziak. Milford Soundeko itsasontzia. Opua- Russell ferrya. Te Anau kobazulorako txalupa eta sarrera. Otagoko pinguino- hazlekurako bisitaldi gidatua. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.
Kultu zentro, museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak (16 € inguru). Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.