Foto Himalaiako  zeharkaldi handia Kirgizistan,   Xinjiang, Tibet,   Nepal, Sikkim   eta Bhutan

Himalaiako
zeharkaldi handia
Kirgizistan,
Xinjiang, Tibet,
Nepal, Sikkim
eta Bhutan

Himalaiako
zeharkaldi handia
Kirgizistan,
Xinjiang, Tibet,
Nepal, Sikkim
eta Bhutan

  Himalaiako mendikatea, naturaren oparirik ederrenetakoa, apartekoa… Luzeran, 2.000 kilometrotik gora, eta hainbat eta hainbat herri, kultura, paisaia eta sinesmen, antzinetik elkarren artean eta elkarri lotuta bizi direnak. Denboraz herrialdeak eta herrialdeen arteko mugak sortu ziren, baina mendi handiek, ibai luzeek, biziaren gogortasunak eta negu luzeek bertan jarraitu zuten, bertako biztanleen bizimodua nolabait zehaztuz.

Aparteko bidai honetan ez dugu den-dena ikusi nahi, ezta gutxiago ere; baina aparteko naturgune baten handitasuna, ikusgarritasuna eta aniztasuna gertutik ikusi eta bizi izateko asmoa daukagu. Eta bideari iparralderago, mila kilometro gorago, Kailash mendiaren oinetan, jaio eta hasten den Bramaputra ibaiaren ertzean eman nahi diogu nolabaiteko amaiera. 

Interesguneak

  • Torugart Pass delakoa, Kirgizistan eta Txina arteko muga • Kailash mendia, Tíbeten bihotzean • Kashgar, karabana-ibilbidearen eta erdiko Asiako etnien topagunea: uigurrak, tadjikoak, kirgiak…• Tholing eta Tsaparang: Guge erresuma zaharreko arkeologia-guneak. • Everesteko B.K. • Manasrovar lakuaren inguruko monasterioak, estupak eta “mani” hormak • Ngariko artzain nomaden kanpalekuak:gailur eta harkaitzetako idortasuna eta bailaretako berde bizia • Katmandu hiriburua eta harana:Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta • Darjeelingeko te-plantazioak • Pemayangtse, Tashiding… eta Sikkim estatuko gonpak (budisten monasterioak), Kantxenjungaren babesean • Paro eta bertako monasterio ikusgarria: Rinpung • Thimpu, erresumako hiriburu lasaia • Punakha eta bertako monasterio ederra • Wangdi, Bhutango erdialderako sarbidea • Trongsa eta bertako gotorleku-monasterioa • Bumthang harana • Thrumshing La, mendiko errepide zirraragarria • Mongar, ekialde urrunerako sarbidea • Trashigang, merkataritzako gune nagusia • Tashi Yangtse, bakarra, herrialdeko “Kora” delakoa • Samdrupjongkhar, Bhutango hegoaldeko atea.

Ibilbidea

  Bishkekerainoko hegaldia–Naryn–Torugart–Kashgar–Kargilik–Shaidulla–Hongliutan–Doma–Gar–Tsada–Dachen–Paiyang–Saga–Xegar–Everesteko B.K.–Zhangmu–Katmandu–Darjeeling–Pelling–Yoksum–Gangtok–Thimpu–Punakha–Wangdi–Bumtang–Mongar–Trashigang–Samddrupjongkhar–Guwahati–Delhi.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau berezia da, iraupenagatik, bisitatu nahi ditugun gune natural eta kulturalengatik eta gainditu beharko ditugun muga fisiko zein burokratikoengatik. Bidaiaren zati bat –Tibetekoa– gogorragoa izango da, bisitari gutxi eta azpiegitura maila eskasa dituelako, baina Sikking eta Bhutango zatia askoz lasaiagoa izango da.Ibilbide guztian garraio pribatua erabiliko dugu: batzuetan 4x4 ibilgailuak, besteetan autobus txikiak.Bidaian zehar hainbat maila eta kategoriatako hotel eta ostatuetan egingo dugu lo.Tibeten, maiz oinarri-oinarrizko hotel eta ostatuak erabili beharko ditugu.Bishkek, Kashgar, Katmandu eta Sikkim Guwahati edo Delhin hirietan eta Bhutan osoan, berriz, turista mailako hotelak (bainugela pribatuarekin). Bestetik, irailean eta urrian egingo dugu ibilbidea, montzoi edo eurite-garaiaren amaiera aldean, toki horiek bisitatzeko sasoirik onena aprobetxatuz. Banoako gidaria.  Bidaia hau egiteko baimenak lortzeko gutxienez hilabeteko epea behar izaten da: bidaia interesatzen bazaizu, garaiz ibili.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Bishkek hirira, itzulera Delhitik.
  • - Guwahati-Delhi arteko hegaldi erregularra.
  • -  Txina, Nepal, Bhutan eta Indian sartzeko bisatuak.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Bishkeketik Torugart Passerainoko garraio pribatua, Ford Transit motako furgonetetan.
  • - Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa, Torugart Passetik Kashgarrera, eta Txina eta Nepalen arteko mugatik, Kodaritik, Katmandura.
  • - Lur mota guztietarako ibilgailuko garraioa, Kashgarretik Txina eta Nepalen arteko mugako Kodarira.
  • - Autobus txikiko garraio pribatua, Sikkim eta Bhutanen.
  • - Bishkek, Kasghar, Zhangmu, Katmandu, Buthan, Guwahati eta Delhin, turista mailako establezimenduetan hartuko dugu ostatu, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
  • - Ali/Gar eta Xegar hirietan, izar bateko hotelak, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin).
  • - Kargilik eta Sagan, oinarrizko hotelak, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin).
  • - Naryn eta Tash-Rabaten, yurta izeneko nomaden denda tradizionaletan egingo dugu lo, oinarrizko kanpalekuetan (konpartitzeko zerbitzuekin).
  • - Ngariko zeharkaldiaren gainerakoan eta Everesteko beheko kanpamenduan, ostatuak ”guest house” motakoak izango dira, oinarri-oinarrizkoa, bi edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin).
  • - Bhutango egonaldiko pentsio osoa.
  • - Kirgizistango ibilbideko museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Kirgizistango bidaiatzeko eta muga zeharkatzeko baimenak.
  • - Tibeteko bidaia-baimenak:TTP, militarren baimena, mendebaldeko eskualdeko baimena eta segurtasun-baimena.
  • - Guge Erresumako gotorleku arkeologikoetako sarrerak eta bisitatzeko baimena.
  • - Kalash mendi aldea eta Manasrovar lakua bisitatzeko baimena eta sarrerak.
  • - Shisha Pangmako lautadak bisitatzeko baimena.
  • - Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean sartzeko baimena.
  • - Tokiko CPI bidaia-asegurua.
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Kirgizistango ibilbiderako gidari ofiziala.
  • - Ngariko zeharkaldirako Tibeteko gidari ofiziala.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
  • - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, ira 2an.

Prezioa : 6.990 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Himalaiako zeharkaldi handia
Kirgizistan, Xinjiang, Tibet, Nepal, Sikkim eta Bhutan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT