Albaniak lurralde malkartsu baten eragina erakusten du. Mediterraneoko eta Balkanetako giroaren eraginpean, albaniarrak hiru estatutan daude banatuta.
Urte luzetan erdi itzalpean egon ondoren, Enver Hoxha-ren erregimenak, edota globalizazioak ez dute albaniar herria desagerraraztea lortu.
“Albania Handi” honek ondare aberats eta anitza eskaintzen digu, zati handi batean auzokide dituen Grezia eta Italiaren kutsuko ondarea dena, eta eragin helenista duten hondakinak eta tradizio ortodoxoa elkartzen dituena, baita ere Inperio otomandarraren itzal luzea, edertasun paregabeko bailara eta arroila edo mendi-zintzurren artean.
Ibilbide historikoa, Mediterraneoko edertasun handiko espazio naturalekin.
• Tirana, ezin adiskidetuzko iraganeko hiriburua • Prizren, Kosovoko harribitxia • Skopie eta bertako eslaviar ondarea • Ohrid, ortodoxia lakuaren ertzean • Voskopojë eta Korça: albaniar ikonoen ondarea • Gjirokastër-eko kale aldapatsuak • Butrint hiriko hondakinak: Gizateriaren Ondarea • Albaniako Rivierako herriak • Berat, milaka leiho dituen hiria, Gizateriaren Ondarea • Berat, milaka leiho dituen hiria.
Tiranarainoko hegaldia –Prizren –Skopie –Ohrid –Voskopojë –Korça –Gjirokastër –Butrint –Llogara –Berat –Tirana.
Bidaia honetan “Albania Handia” deitu izan den horren tokirik erakargarrienak bisitatuko ditugu. Ibiltzeko oinetako onak ekartzea gomendatzen dugu. Tarte batzuetan, errepideen egoera ez da batere ona. Taldearentzako autobus txiki bat erabiliko dugu ibilbide osoan. Ibilbidearen zati handi batean, turista-motako hoteletan egingo dugu lo. Klima oso aldakorra denez gero, berokia eta zira edo anorak bat eramatea komeni da. Banoako gidaria.
- Tiranarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osorako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa (aire girotuarekin).
- Turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 21era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.760 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.