Foto Iran Historiaren bideetan barrena

Iran
Historiaren bideetan barrena

Iran
Historiaren bideetan barrena

Komunikabideen bitartez iristen zaigun Iran herrialdearen estereotipo faltsuak baztertu eta egungo Iran ezagutu nahi dugu. Islamiar iraultzaren zakarkeria formalak ezarritako irdutik haratago doana. Herri eta kultura aberats eta atsegin baten egunerokotasuna eta Irango monumentuondarea ikusgarria. Mendebaldeko kulturaren ikuspegitik (bereziki emakumeenetik) baloratzeko zail samarra gertatzen den sistema politiko eta soziala gertutik ezagutu nahi dugu.

Interesguneak

• Pertsepolis eta Naghshe Rostamgo mausoleoak: Persiako inperioaren distira • Yazd hiri zaharra: bazarra, kalezuloak, badgirak, Persiako arkitektura tradizionala. • Shiraz: poeten hiriko meskitak, eskola musulmanak eta lorategiak.• Isfahan, munduaren erdierdian: Irango arkitekturaren bitxi nagusia, hiri irekia eta atsegina.

Ibilbidea

Teheranerainoko hegaldia –Shiraz –Pertsepolis –Yazd –Isfahan –Teheran.

Zenbait datu interesgarri

Barruko hegaldiak: TeheranShiraz eta IsfahanTeheran. Autobus txiki bat (airea girotzeko ekipoarekin) izango dugu garraiobide. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Bidaia honetan interesatuta egonez gero, ez utzi izena ematea azken ordurako: bisatua lortzeko tramiteak luzeak izaten dira. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Teheranerainoko nazioarteko hegaldia, Turkish Airlines konpainiarekin: joanetorria. Barruko hegaldia. TeheranShiraz eta IsfahanTeheran. Irango bisatua eta bisatuaren tramitazioa. Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak. Hoteletako ostatugastuak, birentzako geletan (bainugelarekin), lo eta gosaria prezioaren barruan. Ibilbide guztiko garraioa, taldearentzako autobus pribatuan (airea girotzeko ekipoarekin). Bidaiaasegurua. Ingelesez dakien Irango gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Airetasak. Aireportuko tasak. Museo eta monumentu eta aukerako jardueretarako sarrerak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril, Bartzelonatik.

Prezioa : 1.725 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Iran
Historiaren bideetan barrena
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT