Canal WhatsApp Banoa
Foto Kolonbia Amerikar kontinenteko  lurralde ahantzia

Kolonbia
Amerikar kontinenteko
lurralde ahantzia

Kolonbia
Amerikar kontinenteko
lurralde ahantzia

Kolonbiara bidaiatzea kontrastez beteriko herrialde batean murgiltzea da. Kolonaurreko iragan baliotsua, San Agustin herriko parke arkeologikoko estatua eta hilobietan ageri dena, bizi-bizirik dago duela gutxira arte isolatuta egon diren Kolonbiako beste toki batzuetan ere. Esmeraldaren koloreko herrialde honetan kontraste handiak topa ditzakegu paisaietan: kafe-soroak, munduko palmondorik handienak (Cocora haranean), Tatacoa basamortuko paisaia lehorrak eta irudi bitxiak edota Karibeko harea, itsaso eta gatzezko paisaiak, besteak beste. Kolonbiako txokoetan nagusi den errealismo magikoaren zertzeladak dira, baina bidaiariak beste hainbat tokitan ere aurki ditzakeenak: guanbia etniaren bizilekua den Silvia menditsuan, Popayan hiri kolonialean, Medellingo kaleetan eta Antioquiako herritxoetan; Tayronako Natur Parke Nazionaleko hondartza eta badietan edo munduko hiri kolonial ederrenetako batean: Cartagena de Indias.

Interesguneak

• Bogota • Candelaria auzoa • Tatacoa basamortua • San Agustin udalerriko estatua-multzoa • Popayan hiri koloniala • Silviako azokako guanbiar indiarrak • Kafe-soroak eta paisa etniaren herrixkak • Cocora harana, munduko palmondorik altuenekin • Salento, arkitektura koloniala • Medellin, beti udaberrian • Antioquiako Jardin herritxoa eta Guatapeko El Peñol harkaitza • Santa Marta • Hondartza eta kokondoen paradisua: Tayronako N.P.N. • Cartagena de Indias.

Ibilbidea

Bogotarainoko hegaldia – Neiva – San Agustin – Popayan – Silvia – Armenia – Salento – Jardin – Medellin – Santa Marta – Tayrona P.N. – Cartagena de Indias.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide honek denetarik dauka, eta horrek zailtasun pixka bat ematen dio. Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu; Santa Martara joateko hegazkin bat hartuko dugu eta beste bat Cartagenatik Bogotara itzultzeko. Gauak hoteletan emango ditugu. Klima tropikala, Kariben tenperatura beroekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Bogotarainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
    - 2 barruko hegaldiak: Medellin–Santa Marta eta Cartagena de Indias–Bogota.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Turista–mailako hotelak (lo egitea eta gosaria) Bogota, Neiva, San Agustin, Popayan, Armenia, Salento, Jardin, Medellín, Santa Marta, Tayrona eta Cartagena de Indiasen, (19 gau).
    - Nekazalturismo apalago batean lo egingo dugu Silvian, birentzako logeletan bainugelarekin eta gosaria barne (gau 1).
    - Lur gaineko garraioa, autobus pribatuan, ibilbide guztian; kafe–soroetan eta Cocora bailarara iristeko, willy motako ibilgailuetan.
    - Egokitutako kamioneta, Tatacoa basamortuan.
    - San Agustineko ibilbidean, 4x4 motako ibilgailuak.
    - Magdalena ibaia zeharkatzeko kanoa.
    - Tayrona P.N.ra sarrera.
    - Guatapeko El Peñol harkaitzera sarrera.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
    - Parke nazional (Tayrona P.N.a izan ezik), erreserba natural eta museoetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 22 egun.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: Otsailaren 3tik 24ra.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu beste irteera-puntu batzuk.

Prezioa : 2.980 € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kolonbia
Amerikar kontinenteko lurralde ahantzia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT