Foto Kirgizistan Tian Shanetik Pamirera

Kirgizistan
Tian Shanetik Pamirera

Kirgizistan
Tian Shanetik Pamirera

Kirgizistan naturaren eta espazio ireki handien, haranen eta, batez ere, mendien sinonimoa da, mendetan zehar nomadak eta merkatariak hango lurraldetatik zeharkatzen ikusi zituztenak, baita inbaditzaileak ere, gaur egun Zetaren Bideko oihartzun galduak.

Bere sistema menditsu nagusiak Tien Shan mendikatean, Txinako literaturako “zeruko mendiak” izendatuak izan zirenak, eta Pamir mendikatean kokatuak daude. Tradizio nomada duen herrialdea izanda, eta neurri batean horren ondorioz ondare historikorik ez izan arren, aldiz mendiko paisaiak eta laku ikusgarriak eta oraindik nomadak batzen ditu.

Kirgizistango leku geografiko interesgarrienak bisitatzeko bidaia proposatuko dizuegu, hala nola Pamir eta Tian Shan mendiak, edo Issyk Kul edo Song kol lakuak, udan hainbat eta hainbat nomada biltzen dituztenak. Baina baita petroglifoak ere, edota Osh hiria, Zetazko Ibilbidearen aintzinako geltokia izandakoa.

Bidaia honetan hainbat ibilaldi egingo ditugu, leku horien edertasunaz hobeto gozatu ahal izateko.

Interesguneak

• Bishkek, oroitzapen sobietarra • Burana Dorrea, Giza Ondarea • Issyk Kol lakua, munduko bigarren mendiko lakurik handiena • Jety Oguzeko harri formazioak• Alty Arashan, Tian Shaneko paisaiak • Paisaia alpinoak Jyrgalanen • Cholpon Atako petroglifoak • Kilemche, nomada bizimodua • Son kol lakua, nomada kutsu gehiago • Osh, Zetazko ibilbidearen hiri zaharra • Tulpar lakua, Lenin mendiaren oinean, Pamireko bihotza.

Ibilbidea

Bishkekerainoko hegaldia –Tamga –Fairy Gorge –Barscoon –Jety Oguz –Karakol –Altyn Arashan –Jyrgalan –Cholpon Ata –Issyk Kul lakua –Kilenche –Song Kol lakua –Kazarman –Uzgen –Osh  –Tulpar Kol –Lenin tontorraren oinarrizko kanpalekua –Bishkek.

Zenbait datu interesgarri

Batez ere natura protagonista duen bidaia da hau. Minibus eroso bat erabiliko dugu  ibilbide osoan. Toki gehienetan hotel egokietan egingo dugu lo, eta lau tokitan (6 gau) lau pertsonentzako yurtetan. Gau bakarra izango dugu Kazarmanen oinarrizko ostatu batean. Pentsio osoan egongo gara ia-ia ibilbide guztian.

Azken finean, zerbitzu nahiko onak, oso bisualak eta askotarikoak eskaintzen dituen bidaia bat, ez mendizaleentzat bakarrik, baina bai mendi, paisaia, ibilaldiak eta natura maite dutenentzat.

Oinezko ibilaldi batzuk egingo dira inguruan dugun guztiaz hobeto gozatzeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Bishkekerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia: Osh- Bishkek.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus txiki garraio pribatua ibilbide osoan.
    - Altyn Arashan bisitatzeko lur- mota guztietarako kamioia.
    - Issy Kul lakuan nabigazioa barku pribatuan.
    - Bishkek, Karakol, Kochkor eta Osh hirietan (6 gau) ostatua turista- mailako hoteletan.
    - Tamga, Kelinche, Song Kol eta Tulpar lakuan ostatua lau pertsonentzako yurtetan (6 gau).
    - Jyrgalanen hotel apalean ostatua, (2 gau).
    - Kazarmanen etxe partikularretan oinarrizko ostatua, (gau 1).
    - Pentsio osoa hirugarren eguneko gosaritik 15. eguneko gosarira bitartean.
    - Parke natural eta gune arkeologikotarako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
    - Bertako gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak (zehaztutakoak izan ezik).
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupe- koak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 16 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: uzt. 5 / abu. 1 / abu.16.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 2.670 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kirgizistan
Tian Shanetik Pamirera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT