Kirgizistan naturaren eta espazio ireki handien, haranen eta, batez ere, mendien sinonimoa da, mendetan zehar nomadak eta merkatariak hango lurraldeetatik zeharkatzen ikusi zituztenak, baita inbaditzaileak ere, gaur egun Zetaren Bideko oihartzun galduak.
Bere sistema menditsu nagusiak Tien Shan mendikatean, Txinako literaturako “zeruko mendiak” izendatuak izan zirenak, eta Pamir mendikatean kokatuak daude. Tradizio nomada duen herrialdea izanda, eta neurri batean horren ondorioz ondare historikorik ez izan arren, aldiz mendiko paisaiak eta laku ikusgarriak eta oraindik nomadak batzen ditu.
Kirgizistango leku geografiko interesgarrienak bisitatzeko bidaia proposatuko dizuegu, hala nola Pamir eta Tian Shan mendiak, edo Issyk Kul edo Song Kol lakuak, udan hainbat eta hainbat nomada biltzen dituztenak. Baina baita petroglifoak ere, edota Osh hiria, Zetazko Ibilbidearen aintzinako geltokia izandakoa.
Bidaia honetan hainbat ibilaldi egingo ditugu, leku horien edertasunaz hobeto gozatu ahal izateko.
• Bishkek, oroitzapen sobietarra • Burana Dorrea, Giza Ondarea • Issyk Kol lakua, munduko bigarren mendiko lakurik handi-ena • Jety Oguzeko harri formazioak• Alty Arashan, Tian Shaneko paisaiak • Paisaia alpinoak Jyrgalanen • Cholpon Atako petroglifoak • Kilemche, nomada bizimo-dua • Son kol lakua, nomada kutsu gehia-go • Osh, Zetazko ibilbidearen hiri zaharra • Tulpar lakua, Lenin mendiarenpean, Pamireko bihotza.
Bishkekerainoko hegaldia – Tamga – Fairy Gorge – Barscoon – Jety Oguz –Karakol – Altyn Arashan – Jyrgalan –Cholpon Ata – Issyk Kul lakua – Kilemche – Song Kol lakua – Kazarman – Uzgen –Osh – Tulpar Kol – Lenin tontorreko oinarrizko kanpalekua – Bishkek.
Batez ere natura protagonista duen bidaia da hau. Minibus erosoak erabiliko ditugu ia ibilbide osoan, eta 4x4 ibilgailuak bidaiaren amaieran, Lenin tontorreko zonaldera iristeko. Toki gehienetan hotel egokietan egingo dugu lo, eta lau tokitan (6 gau) lau pertsonentzako yurtetan. Gau bakarra izango dugu Kazarmanen oinarrizko ostatu batean. Pentsio osoan egongo gara ibilbide guztian.
Azken finean, zerbitzu nahiko onak, oso bisualak eta askotarikoak eskaintzen dituen bidaia bat, ez mendizaleentzat bakarrik, baina bai mendi, paisaia eta natura maite dutenentzat.
Oinezko ibilaldi batzuk egingo dira inguruan dugun guztiaz hobeto gozatzeko. Banoako gidaria.
- Bishkekerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Barruko hegaldia: Osh- Bishkek.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus txiki pribatuan eta lur- mota guztietarako ibilgailuetan garraioa ibilbide osoan.
- Altyn Arashan bisitatzeko lur- mota guztietarako kamioia.
- Issy Kul lakuan nabigazioa barku pribatuan.
- Bishkek, Karakol, Kochkor eta Osh hirietan (6 gau) ostatua turista- mailako hoteletan.
- Tamga, Kelinche, Song Kol eta Tulpar lakuan ostatua lau pertsonentzako yurtetan (6 gau).
- Jyrgalanen hotel apalean ostatua, (2 gau).
- Kazarmanen etxe partikularretan oinarrizko ostatua, (gau 1).
- Pentsio osoa bigarren eguneko gosaritik 15. eguneko gosarira bitartean.
- Parke natural eta gune arkeologikotarako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidariak.
- Banoako gidaria.
- Otorduak (zehaztutakoak izan ezik).
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: eka. 15ean /uzt. 4an / abu. 1ean.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 2.390 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.