Kirgizistan naturaren eta espazio ireki handien, haranen eta, batez ere, mendien sinonimoa da, mendetan zehar nomadak eta merkatariak hango lurraldetatik zeharkatzen ikusi zituztenak, baita inbaditzaileak ere, gaur egun Zetaren Bideko oihartzun galduak.
Bere sistema menditsu nagusiak Tien Shan mendikatean, Txinako literaturako “zeruko mendiak” izendatuak izan zirenak, eta Pamir mendikatean kokatuak daude. Tradizio nomada duen herrialdea izanda, eta neurri batean horren ondorioz ondare historikorik ez izan arren, aldiz mendiko paisaiak eta laku ikusgarriak eta oraindik nomadak batzen ditu.
Kirgizistango leku geografiko interesgarrienak bisitatzeko bidaia proposatuko dizuegu, hala nola Pamir eta Tian Shan mendiak, edo Issyk Kul edo Song kol lakuak, udan hainbat eta hainbat nomada biltzen dituztenak. Baina baita petroglifoak ere, edota Osh hiria, Zetazko Ibilbidearen aintzinako geltokia izandakoa.
Bidaia honetan hainbat ibilaldi egingo ditugu, leku horien edertasunaz hobeto gozatu ahal izateko.
• Bishkek, oroitzapen sobietarra • Burana Dorrea, Giza Ondarea • Issyk Kol lakua, munduko bigarren mendiko lakurik handiena • Jety Oguzeko harri formazioak• Alty Arashan, Tian Shaneko paisaiak • Paisaia alpinoak Jyrgalanen • Cholpon Atako petroglifoak • Kilemche, nomada bizimodua • Son kol lakua, nomada kutsu gehiago • Osh, Zetazko ibilbidearen hiri zaharra • Tulpar lakua, Lenin mendiaren oinean, Pamireko bihotza
Bishkekerainoko hegaldia –Tamga –Fairy Gorge –Barscoon –Jety Oguz –Karakol –Altyn Arashan –Jyrgalan –Cholpon Ata –Issyk Kul lakua –Kilenche –Song Kol lakua –Kazarman –Uzgen –Osh –Tulpar Kol –Lenin tontorraren oinarrizko kanpalekua –Bishkek.
Batez ere natura protagonista duen bidaia da hau. Minibus eroso bat erabiliko dugu ibilbide osoan. Toki gehienetan hotel egokietan egingo dugu lo, eta lau tokitan (6 gau) lau pertsonentzako yurtetan. Gau bakarra izango dugu Kazarmanen oinarrizko ostatu batean. Pentsio osoan egongo gara ia-ia ibilbide guztian.
Azken finean, zerbitzu nahiko onak, oso bisualak eta askotarikoak eskaintzen dituen bidaia bat, ez mendizaleentzat bakarrik, baina bai mendi, paisaia, ibilaldiak eta natura maite dutenentzat.
Oinezko ibilaldi batzuk egingo dira inguruan dugun guztiaz hobeto gozatzeko. Banoako gidaria.
- Bishkekerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Barruko hegaldia: Osh- Bishkek.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus txiki garraio pribatua ibilbide osoan.
- Altyn Arashan bisitatzeko lur- mota guztietarako kamioia.
- Issy Kul lakuan nabigazioa barku pribatuan.
- Bishkek, Karakol, Kochkor eta Osh hirietan (6 gau) ostatua turista- mailako hoteletan.
- Tamga, Kelinche, Song Kol eta Tulpar lakuan ostatua lau pertsonentzako yurtetan (6 gau).
- Jyrgalanen hotel apalean ostatua, (2 gau).
- Kazarmanen etxe partikularretan oinarrizko ostatua, (gau 1).
- Pentsio osoa hirugarren eguneko gosaritik 15. eguneko gosarira bitartean.
- Parke natural eta gune arkeologikotarako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidariak.
- Banoako gidaria.
- Otorduak (zehaztutakoak izan ezik).
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona bitbitartekoa + gidaria
Egunak: ekainaren 14tik 29ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.670 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.