Kenya izenak berehala dakarkigu gogora animaliak ikusteko safarien irudia. Hala ere, guk oraingoan bestelako bidaia bat proposatu nahi dizugu: Turkana lakuaren inguruko paisaia handietako tribuak ezagutzeko bidaia eta amaieran Lamu uhartean, sekretu jada ezaguna Indiako Ozeanoan.
Nakuru Parke nazionalean eta Samburu erreserba nazionalean Afrikako animalia basatien bizitza ikusteari uko egin gabe, Rift bailaran barrena ibiliko gara, Bogoria eta Baringo lakuak topatu arte: geyserrak, flamenkoak, hegazti–aniztasuna… Eta hortik hain ezaguna ez den eta ohiko turismo ibilbideetatik kanpo dagoen Kenyara joango gara. Turkana lakura iritsi nahi dugu, jade koloreko itsaso bat, sumendiz inguratuta, eta ertzetan planetako triburik isolatu edo bakartuenetako batzuen bizilekua: turkanak, gabbrak, rendillak edo azken emoloak. Jende gogorra, baina aldi berean ederra, ingurune latz eta gogor batera ondo egokitua, eta mende askotako kultura eta ohiturei eusten diena. Chalbi eta Kasuit basamortuak, paisaia aldakorra: harea, eremu lauak, oasiak, bakartutako etniak… bide eta kulturen bidegurutzea den Marsabit berdera heldu arte. Samburu–en herria Erreserba Nazionala zeharkatu ondoren, Nairobira itzuliko gara. Eta Nairobin hegazkina hartuko dugu ezkutatutako Lamu uharte paradisiakora: suahilien kultura, Indiako Ozeanoaren ertzean. Oinez egiteko egunak, arabiar kaleen labirintoan barrena, iragana gogoan, edo dhow txalupak hartu eta lasai nabigatzekoak eta snorkela egiteko.
• Turkana lakua, sumendiak eta tribuak • Emoloak, lakuko azken etnia • Loiyangalani, paisaiak eta jendeak • Chalbiko basamortua, gabbren oasia • Turkanak, samburuak, rendilak, Niloko etniak •Nakuru Parke Nazionaleko basapiztien eremua • Hells Gate Parke Nazionala, animalien eta arroilen artean, oinez • Bogoria eta Baringo lakuak, geyserrak eta flamenkoak • Maralal, mendiak eta jendeak • Marsabit, bidegurutzea • Samburuen herria eta bere Erreserba Naturala • Lamu uhartea, swahilien kultura ukitu gabea • Dhow txalupan hondartzen artean nabigatzen eta iluntzean Indiako Ozeanoko ilunabarrak.
Nairobirainoko hegaldia – Hells Gate P.N. – Naivasha – Nakuru Parke Nazionala – Bogoria lakua – Baringo lakua – Maralal – South Horr – Loiyangalani – Turkana lakua – Kalacha – Chalbi eta Kaisut basamortuak – Marsabit – Samburu Erreserba Nazionala – Nairobi – Lamu uhartea – Nairobi.
Ibilbide oso handia eta osoa: paisaiak, fauna, kulturak, etniak. 4x4 motako kamioi egokitua, ibilbide kontinentalaren bide guztirako. Nairobitik Lamurainoko joan–etorriko hegaldia. Nairobi eta Lamun hotel onak. Ibilbidearen gainerako tartean denda finkoetan, bandetan eta oinarrizko hoteletan egingo dugu lo (pentsio osoan). Ibilbide gogorra, bideen egoeragatik eta azpiegitura–gabeziagatik. Gogoan izan planetako tokirik bakartuenetako batera iritsi nahi dugula: Turkana lakua. Banoako gidaria.
- Nairobirainoko hegaldi erregularra joan eta itzulera.
- Hegaldia Nairobi–Lamu uhartea–Nairobi.
- Kenyan sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Nairobitik Turkana lakuraino eta Nairobirainoko itzulera arteko garraioa, egokitutako kamioi batean.
- Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Turista–motako hotela (lo egitea eta gosaria) Nairobi eta Lamu uhartean (5 gau).
- Lodgetan beste 5 gau lo egingo dugu Naivashan, Nakurun, Loiyangalanin eta Samburun, birentzako geletan bainugela pribatuarin eta pentsio osoan.
- Oinarrizko guetshousetako ostatua, birentzako geletan bainugela pribatuarekin Baringo lakuan, Maralalen eta Marsabiten (3 gau), pentsio osoan.
- Oinarrizko pentsiotako ostatua birentzako geletan baina bainugela amankomunarekin South Horren eta Elgarden (2 gau), pentsio osoan.
- Sukaldaria eta sukalderako gai guztiak (pentsio osoa) 2. egunetik 12. era bitartean (azken eguneko afaria izan ezik).
- Baringo lakuko txalupak, hegaztiak ikusteko, eta Turkana lakuko txalupak, emoloen uhartea bisitatzeko.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Argazkiak eta bideo egiteko baimenak.
- Aire–tasak (Kontsultatu gure bulegoetan).
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 17 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abu. 7 / ira. 5
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Irailean Bilbotik irteteko eta itzultzeko aukera dago.
Prezioa : 3.680 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.