Gure ibilbideak Mekong ibaiaren norabidearekin bat egingo du, Indotxinako penintsulako ibai nagusia eta lurralde horretako benetako “autobidea” eta bi herrialderen bizkarrezurra: dena: Laos eta Kanbodia. Bi herri horiek Mekong ibaia dute ekonomiaren eta kulturaren ardatz nagusi. . Urtetan mugak itxita eduki ondoren, Laos eta Kanbodiak ateak ireki berri dizkigute, eta orain budismoaren tradizioan oinarritutako Asiako hego-sortaldeko kultura interesgarrien egunerokotasuna ezagutu ahal dugu. Laos herrialde menditsua da, bertan oihanak eta sabanak dira nagusi eta Indotxinako paisaia ederrenak eskaintzen dizkigu. Kanbodia, berriz, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzatik bizi da eta kultur ondare aberatsa du, khmer zibilizazioarena, esaterako: Angkorreko tenpluak.
Interesguneak
• Luang Prabang hiri zaharra, gizateriaren ondarea dena • Muang Khua, Nam Ou ibaiaren ertzean • •Thamam Jang kobazuloa, Vang Viengeko kareharrizko gailurren artean • Vientiane: tenpluak, eraikuntza kolonialak, bulebarrak, azokak... • Khong Island: arroz-soroen gaineko ikuspegi ederrak • Khmer etniaren Kratieko etxe zaharrak • Errege-jauregia eta zilarrezko pagoda Phnom Penh hirian. • Battambangeko banbu-trenak • Angkorreko tenpluak, naturaren indarra eraikuntzen gainean agerian.
Zenbait garraiobide erabiliko ditugu: autobus txikia, txalupa (Mekong ibaian)… Turista mailako hoteletan egingo dugu lo, Udom Xai, Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, hor aterpetxean. Klima hezea eta tropikala. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Bangkokerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Bangokok- Luang Prabang hegaldia.
Vientiane- Pakse hegaldia.
Siem Reap- Bangkok hegaldia.
Laos eta Kanbodiako bisatuak.
Aireportu, kaia eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobusa edo autobus txikia, airea girotzeko teknologiarekin, lurreko ibilbideetarako.
Ferrya: Wat Phu- Khong Island
- Txalupa: Pak Ou bisitatzeko.
3 izarreko hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela eta aire-girogailuarekin), Udom Xai, Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, hor aterpetxean.
Bidaia-asegurua.
Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden ibilaldiak eta bisitaldiak.
Aireportuko tasak (25 € inguru).
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Aire-tasak
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 1ean/urr. 1an.
Prezioa : 2.740 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?