Trekking desberdin bat proposatzen dizuegu: Kamerun mendira bost egunetan igotzea, non ekosistema eta paisaia desberdinetatik oinez joango garen. Oihan tropikaletik Afrikako sabanako malda malkartsuetara igaroko gara, 4.095 metroko garaiera duen mendi–puska honen gailurrera iristeko; Gineako Golkoko benetako itsasargia dena, eta Ekuatore Gineatik egun garbietan ikus daiteke haren irudia. Hego–mendebaldeko isurialdetik jaisteak hainbat laba eremuetara eta krater bolkaniko ederretara eramango gaitu, horietako batzuk oraindik aktiboak, mendi elefanteak, antilope iheskorrak, txinpantzeak eta hainbat espezietako tximinoak bizi diren baso tropikal lizunean sartu aurretik. Itsasertzeraino jaitsiko gara oinez eta, minibus bidaia bikoitzarekin, bidaiaren amaieran Kribiko hondar zuriko hondartzez gozatuko dugu.
Trekkingean bi gau mendiko lodgetan egingo ditugu, oinarrizkoak baina nolabaiteko xarmarekin, eta beste bi gau kanpaldi librean, altuera desberdinetan. Trekking osoan zehar, Kamerungo gidari, sukaldari eta zamaketari talde handi batek lagunduko digu.
Trekking hau oso forma fisiko onean dauden mendizale eta ohiko praktikatzaileei zuzenduta dago. Ibilaldiaren lehen egunean, 1.850 metroko malda handia gainditu beharko da, eta malda gogorrei egin beharko zaie aurre, bigarren egunean errepikatuko direnak, Mongo ma Ndemi gailurra (Handitasunaren Mendia) igo eta jaitsierari ekin aurretik.
• Douala, Kamerunera sartzeko atea • Buea, unibertsitate–hiria Kamerun mendiaren azpian • Landaketak eta baso tropikalak • Laba–isurketak eta krater aktiboak • Fako mendia, Handitasunaren Mendiaren gailurra • Afrikako oihan tropikala • Mendiko elefanteak, antilopeak, txinpantzeak eta tximinoak • Ozeano Atlantikoko itsasoa eta hondartzak Gineako Golkoan • Kribi, harea zuriko hondartzak, arrain–merkatua eta Lobé ur–jauziak.
Doualarako hegaldia – Buea (1.000 m) – Fako lodge (2.850 m) – Kamerun mendiko gailurra (4.095 m) – kanpalekua 2 (3.200 m) – Mannspring lodge (2.400 m) – Kanpalekua 1 (1.200 m) – Bakinguili – Douala – Kribi – Douala.
Doualarainoko hegaldia. Douala, Buea eta Kribi arteko minibus pribatuko garraioa. 5 eguneko trekkinga Kamerun mendiko sumendi aktiboan, 3–4 pertsonarentzako txaboletan bi gau mendiko lodgetan eta beste bi gau kanpin–denda bikoitzean 2 pertsonarentzat, pentsio osoko erregimenean. Tokiko mendi gidaria, sukaldari eta zamaketariak trekkingean. Oso forma fisiko onean etorri behar da. Banoako gidaria.
- Doualarainoko hegaldia, joan–etorria.
- Kamerunen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus txikiko ibilgailu pribatua bidaiaren joan–etorriko guztietan.
- Turista mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan eta komuna pribatuarekin, Doualan eta Kribin (gosaria barne).
- Oinarrizko guesthouse batean ostatua gau batean, birentzako geletan eta komuna pribatuarekin, Buean (gosaria barne).
- Bi gau oinarrizko mendiko lodgetan, hiruzpalaurentzako txaboletan eta komuna amankomunekin, Kamerun mendiko trekkingean, pentsio osoan.
- Bi gau kanpanleku libretan birentzako mendi dendetan, Kamerun mendiko trekkingean, pentsio osoan.
- Bertako mendiko gidaria, sukaldariak eta zamaketariak trekking osoan zehar (ikusi oharra baldintza–orrian).
- Ur minerala trekking osoan zehar (ikusi oharra baldintza–orrian).
- Kamerun mendiko Parke Nazionaleko sarrera.
- Kanpalekuetako gai guztiak, mendi dendak, esterillak, eta abar (lozakua izan ezik).
- Bidaia–asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza–orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den museo, parke nazionalak, arkeologiko–guneak eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 5
Trekking-maila: 2
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Bilboko irteera aurreko egunean izango da Istanbulen gaua pasata. Itzulera Madrilera izango da.
Prezioa : 2.160 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.