Hungariako Laszlo Almasy esploratzaileak obsesio bilakatu zuen Zerzura oasi misteriotsua aurkitzeko ahalegina eta bizitzaren tarte luzea eta diru asko eman zituen zeregin horretan. Hainbat bidaia egin zituen Saharako alde horretara eta horietan pintura eta grabatu ugari aurkitu zituen harkaitzetan, baita natur espazio ikusgarriak ere. Libiako basamortuan zehar egin zituen ibilera eta abenturetako batzuk “The English Patient” filmean daude jasota. #Egiptoko basamortua normalean ez da sartzen Saharako basamortuan zehar egin ohi diren ibilbideen artean, beharbada urruti samar geratzen den tokia delako, baita Sahararen barruan ere. Halere, naturaren aldetik ikuskizun ugari ditu eta harkaitz eta kobazuloetan pintura interesgarriak. #GILF KEBIR (Harresi Handia) deritzon goi-lautada ez da oso ezaguna gure artean, itsasoaren mailatik 1.000 m-ra dago, inguruari bizia eta izaera ematen dizkiote hamaika haran dituela. Paisaiak ezusteko ederrak emango dizkigu, besteak beste kobazulo eta harkaitzetako pintura bitxiak. "Igerilarien kobazuloa” izango da seguruen ezagunena, baina asko daude, 7.000 urtetik gorako antzinatasuna duten historiaurreko pinturak gordetzen dituztenak. #Saharako beste txoko ezezagun bat JEBEL UWEINAT da, Egipto, Libia eta Sudango lurrak hartzen dituena. Basamortuko lautada zabalaren erdian 1.900 metroko garaierako uharte baten antzera ageri da Afrikako geografian erreferentziazko gune garrantzitsua den mendi hau. Horma zirkularrak ditu, igotzeko zailak, baina Egiptoko aldean badu sarbide bat, KARKUR TALH deritzona. #Bidaia honen beste bitxikeria bat “silizezko kristal"ezko meategiena da, jatorri ezezaguneko eta balio handiko kristal hori "Hareazko itsaso handia"ren dunetan aurki dezakegu; hortik basamortuaren erdian biziaren sorleku den Siwako oasirantz joko dugu. #Zalantzarik gabe, benetako abentura bat Sahara basamortuan.
Oharra: Bidaia honetarako erreserbak denboraz egin behar dira, eskualdean zehar ibiltzeko beharrezko baimen guztiak lortu ahal izateko denbora luzea behar izaten da eta.
• Dakhla eta Siwa, oasi bizi-biziak • Ur termaleko iturriak • “Hareazko itsaso handiko” dunak • Silizezko kristal misteriotsua, Tutankhamon faraoiaren hilobiko mozorroan aurkitua • Gilf Kebir, Afrikako harresi naturaletako bat • Igerilarien kobazuloa eta harkaitzetako bestelako arte-aztarna ikusgarriak • Jebel Uweinat, mendi harrigarria, igotzeko ezinezkoa eta misterioz betea • Urak eta haizeak landutako paisaia amaigabeak • Alexandriako liburutegi eraberritua.
Kairorainoko hegaldia –Basamortu Zuria –Dakhla oasia –Eight Bells –Clayton Craters –Jabel Uweinat –Karkur Talh –Wadi Sura –Mestekawi kobazuloa – Wadi Abdel Malik –Wadi Guba –Silizezko kristal–eremua –Dunen itsaso handia –Siwa oasia –Alexandria –Kairo.
Errepidezko joan-etorrietarako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu, Land Cruise Toyotak basamortuko ibilbiderako. Basamortuko zeharkaldian, gauez kanpatuta egingo dugu lo (pentsio osoa). Planetako natur gune zabal eta urrutikoak, eguneroko erosotasunak alde batera utzita, atsegin dituztenentzako bidaia aproposa. Banoako gidaria.
Kairorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Egipton sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Eskualdea bisitatzeko militarren baimenak. Gilf Kebiren kanpatzeko tasak. Kairo- Farafra eta Siwa- Kairo tarteetarako autobus pribatu txikia. Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan (gidariekin). Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria): Kairo, Dakhla, Siwa eta Alexandria hirietan. Basamortuan, 10 eguneko kanpaldia, pentsio osoan. Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.
Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik
Prezioa : 2.925 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.