Foto Kamtxatka Su-ingurabidean zehar

Kamtxatka
Su-ingurabidean zehar

Kamtxatka
Su-ingurabidean zehar

Ekialde Hurbileko alde basatienetako bat, Kamtxatka, sarri parekatu izan dute ozeanoaren bestaldean auzokide duen lurraldearekin, Alaskarekin. Sobiet Batasunaren garaiko agintarien beldurraren eraginez hainbat hamarkadatan isolatuta egon zen Kamtxatka honek planeta osoko sumendi-multzorik handiena biltzen du, eta haietako 29 bizi-bizirik daude.

Bertako tribu gehienek -koriakoak eta itelmenak, esaterako- elur-oreinen hazkuntzan, ehizan edo izokinen arrantzan oinarritu izan zuten bizimodua. Baina XVIII. mendean errusiarrak iritsi ziren eta bertako biztanleriaren eta ekonomiaren suntsiketa eragin zuten, huskeria folklorikora mugatu arte. Mendebaldeko zibilizazioarekin alderatuz gero, herri indigenak oso kontzienteak ziren beren inguruarekiko mendekotasunaz, eta beren ohitura eta errituen bidez inguruan zituzten elementuekiko (basoa, ibaia, baita harraparirik handiena zen hartza) begirunea eta harmonia erakusten zituzten.

Orografia gogorra, latza, da nagusi lurraldean, eta berezitasun horrek taiga aberatsean sartzeko ahaleginik txikiena ere abentura bilakatzen du. Sumendien jarduera etengabea da eta erraz suma daiteke edonon ikus daitezkeen ur termaletan edota lurralde osoan zehar gailentzen diren 160 sumendien siluetan, baita 1941. urtean Tatiana Ustinova geologoak deskubritu zuen Geiserren Haran ospetsu eta bitxian ere. 

Kamtxatkako naturaren aberastasun handia, hainbat animaliaren bizileku baita (hartzak, marmotak, altzeak, lepahoriak…), oso erakargarria da Errusiako Ekialde Urruneko lurralderik basati eta gogorrenetako bat ezagutu nahi dutenentzat.

Bidaia hau egiteko urteko sasoirik onena hautatu badugu ere, klimatologiak erabat baldintza dezake bidaiaren nondik norakoa. Kamtxatkaz gozatzeko, nahitaezkoa da oinez egitea.

Interesguneak

• Petropavlovsk-Kamtxatski, penintsulako hiriburua • Avachako badia eta Savitxokov uhartea • Otsoak eta izokinak Kuril lakuan eta Ksudach sumendian • Verbliud mendia • Kliuchevskoi-ko sumendi-multzoa • Tolbatxik (3.672 m) sumendiko laba-eremua • Essoko aberastasun etnografikoa • Vachkazhets sumendiko santutegi naturala • Goreli sumendirako igoera • Mutnovski sumendiko fumarolak.

Ibilbidea

Moskurainoko hegaldia–Petropavlovsk–Kamtxatski–Avachako badia–Kuril lakua –Ksudach sumendia –Verbliud mendia–Kozirevsk–Tolbatxik–Esso –Vachkazhets –Goreli–Mutnovski –Petropavlovsk–Kamtxatstki.

Zenbait datu interesgarri

Trekking motako bidaia izan ez arren, ibilbidearen barruan hainbat sumenditara hurbilduko gara. Mendi-bideetako egoera kaxkarraren ondorioz, 6x6 motako kamioiak erabili beharko ditugu. Oro har, uda garairik ez dago hemen, beraz klima beti aldakorra izan ohi da, euri ugarirekin. Paisaien aldetik, edertasun handiko ibilbidea izango da. Bidaian zehar, oinezko ibilbide ugari egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Petropavlovsk- Kamtxatskirainoko hegaldi erregularra, joan- etorria, Moskun eta Novosibirsken geldialdiak eginez.
    - Errusian sartzeko bisa.
    - Aireportu, portu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan, furgoneta edo 6x6 motako kamioi pribatuetako garraioa.
    - Avachako badian, txalupa edo itsasontziko bidaia (gosaria txalupan bertan, barne).
    - Helikopteroko hegaldi bat Kuril lakura, otsoak eta Ksudach sumendia ikusteko.
    - Ostatua, turista- mailako hotelean, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria) Novosibirsk, Petropavlovsk- Kamtxatski eta Nachiki- n (8 gau).
    - Ostatua, turista- mailako hotelean, hirurentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria) Esso- n (gau 1).
    - Ostatua oinarri- oinarrizko bungalowetan, konpartitzeko bainugela eta dutxarekin eta sauna, Kozyrevsk- en (3 gau).
    - Atsedena hartzeko ostatua, oinarrizkoa, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria) Paratunka aldean (gau 1).
    - Kliutxevskoi Parkean eta Mutnovski edo Goreli sumendiaren ondoan, kanpatuta egingo dugu lo, pentsio osoan (2 gau).
    - Ia ibilbide osoan, sukaldaria eta kanpainako sukaldea, baita kanpamentuko 2 gauetako dendak eta esterak ere (lo- zakua izan ezik).
    - Ibilbidearen barruko gosari guztiak daude sartuta, baita ere ibilbideko 4, 5, 6, 8, 9, 10, 13, 14 eta 15. Egunetako bazkariak, piknik itxurakoak eta bideko 7, 8, 9, 10, 13 eta 14 afariak.
    - Parke naturaletan sartzeko baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak, garraio publikoko txartelak eta jarduerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an/ira. 3an.

Oharra : Biharamunean izango da Bilbo eta Madrilerako itzulera.

Prezioa : 5.075 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kamtxatka
Su-ingurabidean zehar
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT