Foto Jordania Historiaren bidegurutzean

Jordania
Historiaren bidegurutzean

Jordania
Historiaren bidegurutzean

Ekialde Ertaineko errealitatean murgiltzea da ibilbide honen helburua. Arkeologikoki, baita paisaien aldetik ere, oso aberatsa den ibilbide hau guk gaurko ikuspegitik bisitatu nahi dugu. #Iraganean nekazaritzaren, hirietako bizimoduaren eta erlijio handien sorlekua izan zen ingurua ezagutu nahi dugu: Mediterraneoko kulturen eta zibilizazioen laburpen bizia. Baina, aldi berean, XXI. mendearen hasierako Ekialde Ertaina ere ezagutu nahi dugu, tradizioaren eta modernitatearen arteko zubi horretan bizi dena, bere kontraesan, erronka eta sorpresa guztiekin. Bidaia honetan historialarientzat aparteko garrantzia izango dute paisaiek, tokiek, bideek...

Interesguneak

• Petra hiria, zoragarria, nabateoen kolore arrosako hiria • Urpean igeri egiten, itsaso Gorrian, koralen artean • Jordan harana: Jerash, Pella eta Ajlun • Itsaso Hila, uren magiak ur gainean arazorik gabe • Betania, Jordanetik haratago • Wadi Rum: arroilak, dunak, greseko mendiak... Lawrence Arabiakoa mitikoak ibilitako paraje ikusgarriak • Wadi Dana Erreserbako paisaia bereziak • Wadi Mujib eta Wadi Mukawirreko Makeronte gaztelua • Shoubak gaztelua eta basamortuko gazteluak.

Ibilbidea

Ammanerainoko hegaldia –Iraq Al Amir-Qasral Azraq-Qusayr Amra-Qasr Kharana-Jerash- Ajlun Pella- Betania-Nebo mendia–Madaba-Mukawir-Wadi Mujib-Itsaso Hila-Kerak-Dana–Wadi Rum–Aqaba–Wadi Musa- Petra–Soubak gaztelua–Amman

Zenbait datu interesgarri

Autobus edo autobus txiki pribatu batean ibiliko gara (airea girotuarekin). Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Wadi Rum basamortuan dendetan egingo dugu lo eta lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Wadi Dana erreserban oinarrizko hotel batean. Wadi Rum, Petra, Dana eta Wadi Mujiben oinez egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Ammanerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak Jordanian sartzeko bisatua. Ibilbide guztiko garraioa, autobus edo autobus txiki pribatuetan (airea girotzeko teknologiarekin). Lur mota guztietarako ibilgailuak, Wadi Rumen. Ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria) turista motako hoteletan, birentzako geletan (bainugela pribaturekin). Wadi Dana Natur Erreserban, gau bat oinarrizko hotel batean (lo egitea eta gosaria). Wadi Rumen bi gau kanpalekuan, pentsio osoa eta kanpatzeko materiala (lozakua izan ezik) prezioaren barruan. Wadi Mujib Parke Naturalerako sarrera. Bidaiako asistentzia- asegurua. Siria eta Jordaniako tokian tokiko gidariak (nahitaezkoak 8 pertsonatik gorako taldeentzat). Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Museo, monumentu, eta gune arkeologikoetarako sarrerak. Aire- tasak . Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako zerbitzuak.

Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/urr. 1ean.

Prezioa : 1.660 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Jordania
Historiaren bidegurutzean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT