Jordaniak, neurriz oso zabala ez denez gero, egun gutxitan bisitatzeko aukera ematen du. Abantaila horri beste bat gehitu behar zaio, Jordaniaren hurbiltasun geografiko eta kulturala. Aberastasun arkeologiko handia du: nekazaritza Sirian jaio zen, baita hiriak eta erlijio handiak ere. Eta horrez gain Palestina zaharreko mendien edertasuna eskaintzen digu. Baita Rum basamortuko paisaia ikusgarriak ere. Historia eta natura atsegin dituztenentzat, bidaia hau ezin aproposagoa da.
Interesguneak
• Itsaso Hila, gazitasun handiko urek ur gainean egoteko gaitasun berezia eskaintzen dutela • Wadi Dana Erreserbako paisaia bereziak, Jordaniako natur erreserbarik handienean • Petra, Arabiako antzinako hiri ikusgarria, nabateoen hiriburu izan zena • Rum eta basamortuaren edertasuna: Wadi Rum, Siq Barrah, Ilargiaren Harana..: arroilak, dunak, greseko mendiak... Lawrence Arabiakoa mitikoak ibilitako paraje ikusgarriak. Itsas Gorriko uretan, koralen artean, urpean igeri eginez.
Ibilbidea
Ammanerainoko hegaldia –Jerash –Madaba –Itsaso Hila –Wadi Dana –Wadi Rum –Aqaba –Petra –Amman.
Zenbait datu interesgarri
Ammanerainoko hegaldia. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat edukiko dugu, Wadi Rumen izan ezik, hor lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu eta. Lo egiteko, hoteletan, Danan (aterpetxean) eta Rumen (kanpalekuan) izan ezik. Danan eta Petra inguruan oinez egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Ammanerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean
Jordanian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide guztirako autobus edo autobus txiki pribatua.
Lur mota guztietarako ibilgailuak, Wadi Rumen.
Ostatu- gastuak, turista- motako hoteletan, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosariarekin.
Aterpetxeko gau bat Wadi Danan, gosariarekin.
Wadi Rumeko kanpalekuko 2 eguneko kanpaldia (pentsio osoan) eta kanpatzeko gaiak (lozakua izan ezik).
Bidaia- asegurua.
Tokian tokiko gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Aukerako txangoak edo irteerak.
Museo, monumentu, parke nazional eta gune arkeologikoetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak, eta zehaztu gabeko bestelako zerbitzu guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.475 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?