Historiaurrean, gizakumeak Sinaiko penintsula zeharkatu zuen, eta Afrikatik Eurasiara hedatu zen, gaur egun Jordania denaren bidez. Garai hartatik gaurdaino Itsas Gorriko bi aldeetako zonalde hau guztia herrien, erlijioen, komertzioren, guden eta kondairen pilaketa bat izan da eta bada oraindik.
Sinaiko mendian Moisesek goi-agerkundea eduki zuenetik, nabateoek zein erromatarrek, gurutzatuek, sarrazenoek eta judutarrek Agindutako Lurrarengatik borrokatu dute... eta gaur egun ere gatazkak konpontzeke jarraitzen du.
Sinaiko penintsularen zehar Amannetik Kairorainoko bidaia bat proposatzen dizuegu. Zonalde bakoitzeko kultur bisitaldirik azpimarratuenak Bai Jordanian bai Sinain dauden basamortuen, mendien eta naturgune ikaragarrien gozamenarekin tartekatuko ditugu. Eta Itsaso Gorriaz eta Moisesen urratsak jarraituz Sinai mendira igoeraz ahaztu gabe.
Jerash, erromatarren aztarnak kontserbazio-egoera bikainean • Itsas Hila, gazitasun handiko urean igeri eginez • Wadi Dana, Jordaniako Natur Erreserba handiena • Petra, nabateoen hiri arrosa • Wadi Rum basamortuaren edertasuna: dunak, arroilak eta mendiak • Ras Abu Galumeko parke naturalean Itsas Gorriko koralen artean urpekari egitea • Faraonaren irlako Saladinoren gaztelua • Nuweiba, Itsas Gorriko ertzetan • Ain Kadrako oasia, Matamir-eko duna eta Barqa mendiko ingurunea, Sinaiko basamortuan • Santa Katalinaren monasterioa, bizirik den historia • Sinaiko Mendiaren igoera, mitoak eta kondairak • betiereko Kairo eta bertako museo berria.
Ammanerainoko hegaldia – Ajlun – Jerash – Madaba – Itsas Hila – Wadi Dana – Petra – Wadi Rum – Aqaba – Taba – Faraonaren irla – Nuweiba – Ain Khadrako oasia – Sinaiko basamortua – Santa Katalina – Sinai mendia – Kairo.
Amannerainoko hegaldia eta Kairotik itzulera. Autobus txikiko garraio pribatua ibilbide osoan zehar, Wadi Rumeko eta Sinaiko basamortuetan eta Ras Abu Galumeko parke naturalean izan ezik, bertan lur orotako ibilgailuak erabiliko baitugu.
Itsas Gorrian Jordaniatik Sinaira gurutzatzeko ferri bat erabiliko dugu. Hoteletako ostatua izango dugu, baina Wadi Rumen (akanpaleku pribatuan oheekin) eta Sinaiko basamortuan akanpada librean egingo dugu lo. Danan, Wadi Rumen, Petran eta Sinaiko mendian ibilaldi batzuk egingo ditugu. Itsaso Gorriko koral arrezifeetan snorkela egiteko aukera gozatuko dugu. Bidaia honetan bisitaldi kulturalak naturaren, kostaldearen, basamortuen eta mendien gozamenarekin tartekatuko ditugu. Banoako gidaria.
- Ammanerainoko joateko hegaldia eta Kairotik itzulera.
- Egiptora sartzeko bisatua.
- Aireportu, portu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Ibilbide guztirako autobus edo autobus txiki pribatuak (Wadi Rum eta Sinaiko basamortuetan izan ezik).
- Lur–mota guztietarako ibilgailuak Wadi Rumen, Ras Abu Galameko Parke Naturalean eta Sinaiko basamortuan.
- Turista–motako hoteletako egonaldi, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosariarekin Amman, Petra, Aqaba, Nuweiba eta Kairon (10 gau).
- Danan eta Santa Katalinan hotel apaletako egonaldia, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosariarekin (3 gau).
- Wadi Rumeko kanpaleku pribatuan gau bat, pentsio osoan.
- Sinako basamortuan akanpada librean gau bat, pentsio osoan (akanpatzeko material guztia barne, lozakua izan ezik).
- Danako Erreserba, Wadi Rum, Ras Abu Galumeko Parke Naturala eta Santa Katalina babesgunerako sarrerak.
- Bidaia–asegurua.
- Tokian tokiko gidaria.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak
- Museo, monumentu eta gune arkeologikoetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: martxoaren 25etik apirilaren 9ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCN.
Prezioa : 2.840 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.