Jordaniak, neurriz oso zabala ez denez gero, egun gutxitan bisitatzeko aukera ematen du. Abantaila horri beste bat gehitu behar zaio, Jordaniaren hurbiltasun geografiko eta kulturala. Aberastasun arkeologiko handia du eta, horrez gain, Palestina zaharreko mendien edertasuna eskaintzen digu Petra kasu, historiaz mamitua ere bai. Baita Rum basamortuko eta Wadi Danako paisaia ikusgarriak ere. Historia eta natura atsegin dituztenentzat, bidaia hau ezin aproposagoa da.
• Itsaso Hila, gazitasun handiko urek ur gainean egoteko gaitasun berezia eskaintzen dute • Wadi Dana Erreserbako paisaia bereziak, Jordaniako natur erreserbarik handienean • Petra, Arabiako antzinako hiri ikusgarria, nabateoen hiriburu izan zena • Rum eta basamortuaren edertasuna: Wadi Rum, Siq Barrah, Ilargiaren Harana…: arroilak, dunak, greseko mendiak... Lawrence Arabiakoa mitikoa ibilitako paraje ikusgarriak.
Ammanerainoko hegaldia –Madaba –Nebo mendia –Itsaso Hila –Wadi Dana –Wadi Rum –Petra –Jerash –Amman.
Ammanerainoko hegaldia. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat edukiko dugu, Wadi Rumen izan ezik, hor lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu eta. Lo egiteko, hoteletan, eta Wadi Rumeko kanpaleku pribatuan eta oheekin. Danan, Wadi Rumen eta Petra inguruan oinez egiteko aukera izango dugu; horretarako sasoi onean egon beharra dago. Banoako gidaria.
- Ammanerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide guztirako autobus edo autobus txiki pribatua.
- Lur mota guztietarako ibilgailua Wadi Rumen.
- Turista- motako hoteletako egonaldia, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosariarekin Amman eta Petran.
- Danan, gau bat oinarrizko hotelean, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
- Wadi Rumeko kanpaleku pribatuan eta oheekin 2 gau, pentsio osoan (lozaku arina eramatea gomendagarria).
- Wadi Dana eta Wadi Rum Erreserbetako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Tokian tokiko gidaria.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, monumentu eta gune arkeologikoetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 9 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 20ra.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 1.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.