Foto Jordania Petra, Wadi Dana  eta Rum  basamortua

Jordania
Petra, Wadi Dana
eta Rum
basamortua

Jordania
Petra, Wadi Dana
eta Rum
basamortua

Nekazaritza, hiri-bizitza eta erlijioak Palestina zaharreko mendi eta basamortuotan jaio ziren. Jordaniak historia eta aberastasun arkeologiko handia, izugarrizko edertasuna duten gune naturalekin batzen ditu, Petra kasu. Nabateoen harrizko hiritik gertu Wadi Rum eta Wadi Danako basamortuko paisaia ikusgarriak ere baditugu. Itsaso Hila eta Itsas Gorriko koral biziak bidaia anitz baten kontrapuntua dira, non Jeraseko erromatarren aztarnetara edota Nebo mendi historikora hurbiltzeko aukera ere izango dugun, agindutako Lurraren magalean.

Interesguneak

• Petra, nabateoen hiri arrosa izan zena • Itsaso Hila, gazitasun handiko ur gainean flotatzen • Wadi Dana, Jordaniako natura erreserbarik handienean • Rum basamortuaren edertasuna: dunak, arroilak eta mendiak • Itsas Gorriko uretan, koralen artean, urpean igeri eginez • Jerash, erromatarren hondakinak egoera ezinhobeagoan.

Ibilbidea

Ammanerainoko hegaldia – Ajlun –Jerash – Madaba – Itsaso Hila – Wadi Dana – Aqaba – Wadi Rum – Petra – Amman

Zenbait datu interesgarri

Ammanerainoko hegaldia. Ibilbide osoa autobus pribatu batean egingo dugu, Wadi Rum basamortuan izan ezik, hor lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu eta. Hoteletan lo egingo dugu, Rumen (akanpaleku pribatuan oheekin) izan ezik. Danan, Wadi Rum eta Petra inguruan oinez egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Ammanerainoko joan- etorria,  hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide guztirako autobus edo autobus txiki pribatuak.
    - Lur mota guztietarako ibilgailuak, Wadi Rumen.
    - Turista- motako hoteletako egonaldia, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosaria barne, Amman, Petra eta Aqaban.
    - Danan, gau bat oinarrizko hotelean, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Wadi Rumean kanpaleku pribatuan eta oheekin 2 gau, pentsio osoan.
    - Dana Erretserbara eta Wadi Rumerako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Tokian tokiko gidaria.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, monumentu, parke nazional eta gune arkeologikoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 11 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era./ abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 1.690 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Jordania
Petra, Wadi Dana eta Rum basamortua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT