Foto Kolonbia Amerikar kontinenteko lurralde ahantzia

Kolonbia
Amerikar kontinenteko lurralde ahantzia

Kolonbia
Amerikar kontinenteko lurralde ahantzia

Kolonbiatik bidaiatzea kontrastez beteriko lurraldean barrena ibiltzea da. Kolonaurreko iragan baliotsua, San Agustin herriko parke arkeologikoko estatua eta hilobietan ageri dena, bizi-bizirik dago duela gutxira arte isolatuta egon diren Kolonbiako beste toki batzuetan ere. Guajiran, esaterako. Bertan bizi dira wayuu etniakoak eta sei eguneko ibilbide berrian ezagutzeko aukera izango dugu. Kolore bitxiko –berde esmeralda- herrialde honetan kontraste handiak topa ditzakegu paisaietan: kafe-soroak, munduko palmondorik handienak (Cocora haranean), Tataco basamortuko paisaia lehorrak eta irudi bitxiak, Guajira eskualdeko Macuirako Parke Nazionala, landaretza eta ur-jauzien paradisua, harea, itsaso eta gatzez inguratuta... besteak beste. Kolonbiako txokoetan nagusi den errealismo magikoaren zertzeladak dira, baina bidaiariak beste hainbat tokitan ere aurki ditzakeenak: Paopayan hiri kolonialean, guanbia etniaren bizilekua den Silvia menditsuan, Medellingo kaleetan, Tayronako Parke Nazionaleko hondartza eta badietan edo munduko hiri kolonial ederrenetako batean: Cartagena de Indiasen.

Interesguneak

• Bogota • Zipaquirako gatzezko katedrala • Tatacoa basamortua • San Agustingo estatuak • Popayan hiri koloniala • Silviako “guanbiarren” azoka • Kafe-soroak eta paisa etniaren herrixkak • Cocora harana, munduko palmondorik altuenekin • Medellin, beti udaberrian • Kolonbiako Karibea • Santa Marta • Guajirako wayuu etniaren kultura • Manaureko gatz-lautadak • Nazaret eta Macuirako P.N. • Itsasoa edertasuna Belaontziaren Lurmuturrean • Hondartza eta kokondoen paradisua, Tayronako N.P.N.ean • Toturno sumendia • Cartagena de Indias.

Ibilbidea

Bogotarainoko hegaldia –Zipaquira –Neiva –San Agustin –Popayan –Silvia –Armenia –Medellin –Santa Marta –Riohacha –Siapana –Nazaret –Punta Gallinas–Belaontziaren lurmuturra –Tayrona N.P.N. –Cartagena de Indias.

Zenbait datu interesgarri

Kontraste handiko ibilbidea, pixka bat gogorra. Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu; Santa Martara joateko hegazkina; eta Guajirako tartean lur-mota guztietarako ibilgailuak; Guajiran hamaketan eta literetan (Belaontziaren Lurmuturra) egingo dugu lo. Gainerakoetan hotel eta txabola “ekoturistiko”etan. Kariben klima tropikala dago, tenperatura altuekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Bogotarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Medellin- Santa Marta eta Cartagena de Indias- Bogota. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide guztiko lurgaineko garraioa, autobus pribatuan; kafe- soroetan, “willy” motako jeepetan. Kamioi txikia, Tatacoa basamortuan. Lur- mota guztietarako ibilgailuak, San Agustinen eta Guajirako ibilbidean. Magdalena ibaia zeharkatzeko kanoa. Lo- eta, turista- motako hoteletan, Tayronako Parke Nazionalean txaboletan eta Guajiran wayuuen ostatuetan. Gosaria prezioaren barruan. Bidaia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. Parke nazional, erreserba natural eta museoetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 7an./abuz. 4an/ ira. 1ean.

Prezioa : 2.650 € + aire tasak*

Gehigarria : abuz. 150 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kolonbia
Amerikar kontinenteko lurralde ahantzia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT