Txina
Erdiko Erresumaren sustraietan
Txina, agian bizirik dirauen munduko zibilizaziorik zaharrena. Txinako kultura aberats eta anitzak eragina izan du inguruko herrialdeetako jakituriaren ia alor guztietan: mitologian, musikan, arkitekturan, pinturan, filosofian, metalurgian... Filosofiaren bi ildo nagusiren sorlekua (konfuzianismoa eta taoismoa), Txinako kulturak bere gain hartu zuen budismoa eta islamarekin ere harremana izan du. Pentsaera horien guztien berezko irakurketa, originala, egin du. Bidaiariak arkitektura, arte eta paisaien aldetiko aberastasun handia aurki dezake begirune handiz eraberritutako Zhongguo-n (txineraz Erdialdeko Erresuma edo Herrialdea adierazteko hitza), kultura baten sustraietara, Asiako kontinentearen errealitatea ulertzeko ezinbestekoa, hurbiltzeko aukera ematen diguna. #Harkaitzetan landutako eta hainbat estilo eta eskolaren pintura eta apainduez hornitutako haitzulo eta pagoden arteko ibilbidea egingo dugu. Filosofiaren ikur bilakatutako paisaien artean eta iraganeko lainoen artean geratuta diruditen etxe, kale eta azokak biltzen dituzten harresitutako hirien artean. Film ospetsuetan agertu izan diren natur paisaiak eta etxe erraldoiak. Eta mendietako paisaia ederren erdian dauden tenplu eta monasterio zaharrak, “Gizateriaren Ondare” izendapena izanik arren, guretzat guztiz ezezagunak. Eta ibilbidearen amaieran Xangai eta bertako Erakusketa Unibertsala. XXI. mendeko Txina, tradizioaren eta modernitatearen arteko bidegurutzean, txundigarria.#
Interesguneak
• 50etik gora monasterio eta tenplu Txinako budismoaren jakituriaren mendian, Manjushri jakintsuaren bizilekuan, Wutai Shan mendi sakratuan, bost goi-lautadako mendian • Txina zaharraren izpiritua, Pingyaoko kaleetan • Longmen Shiku-ko Dragoiaren Ateko haitzuloak • Anhuiko hegoaldeko herrixkak, Tigrea eta Dragoia filma filmatu zen tokia • Yungangeko haitzuloak: Touba etnia turkesak landutakoak, Txina osoko eskultura budisten bildumarik zaharrena • Yangtse ibaiaren deltako kanalak, lorategiak, etxe tradizionalak, museoak eta tenpluak: Tongli, Wuzhen, Suzhou... • Mendi Horietako Huangshango granitozko gailurrak, • Xangai.
Ibilbidea
Pekinerainoko hegaldia –Datong -Wutaishan –Taiyuan -Pingyao -Linfen -Luoyang -Hangzhou -Tunxi -Huangshan -Wuzhen –Suzhou -Tongli -Xangai.
Zenbait datu interesgarri
Proposamen honetan Gizateriaren Ondare izendatutako Txinako toki interesgarrietako batzuk ibilbide bakarrean bildu nahi izan ditugu. Txina ezagutzen ez dutenei han kulturara hurbiltzeko aukera ematen diena. Eta, aldi berean, Txinako errealitate konplexu, anitz eta batzuetan ulertzeko hain zaila denarekiko nolabaiteko ezagutza dutenei ohiko ibilbideetatik kanpoko beste toki interesgarri batzuk eskainiko dizkiena. Bidaia erosoa, lo egiteko tokien erosotasun-maila egokikoa eta garraiobide ugari erabiliko dituena: trena, barruko hegaldiak, autobusa... OInezko ibilbideak egiteko aukera. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
- Air Chinako hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera eta itzulera Xangaitik.
Barruko hegaldia: Zhengzhou- Hangzhou.
Txinan sartzeko bisatua.
Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
Taldearentzako autobus pribatu txikia (airea girotzeko teknologiarekin) ibilbide osoan.
Trena: Beijing- Datong.
Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan.
Txalupako garraioa Yangtseko deltako kanaletako ibilbidean.
Wutaishan, Huangshan eta Tongli multzoetarako sarrerak.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.