Foto Japonia Tradizioaren eta etorkizunaren artean

Japonia
Tradizioaren
eta etorkizunaren artean

Japonia
Tradizioaren
eta etorkizunaren artean

Denok daukagu Japoniari buruzko irudiren bat buruan, antzinako geishen eta tradizioen imajinak gogora ekartzen dizkiguna edota zientzia fikziozko filmetako balizko etorkizuneko mundura garamatzana. Horixe da, hain zuzen ere, gaurko Japonia: tradizioaren eta modernitatearen arteko gurutzaketa perfektua.

Bisitariak maitemindu ohi dituen herrialdea da Japonia: naturaren edertasunaz, arkitektura-ondare aberatsaz edota tradizio handiko gastronomiaz gozatu nahi dutenak, esaterako. Halere errealitateak gainditu egiten du buruan eduki genezakeen imajina. Japoniak etengabe harrituko gaitu, antzinako tradizio aberatsei eusten jakin izan duen kultura bitxia, bakarra, duelako. 

Honshu uhartea bisitatu, esaterako, eta Japoniako aurpegietako batzuk ikustea, iragana, oraina eta etorkizuna ederki uztartzen dituen herrialde harrigarri honetan. Tokio liluragarrian helduko diogu ibilbideari, egungo Japoniako gizartearen kontraesanak ezagutzeko aproposa. Gero Japoniako santutegi ederretako batzuk biltzen dituzten eta oinez egiteko oso egokiak diren Nikkoko baso zabaletan ibiliko gara. Handik bost lakuko eskualdera joko dugu, Fuji mendi mitikoaren oinetan, lainoek uzten badigute, mendi horren itxura liluragarria ikusi ahal izateko. Uhartearen erdialdera joko dugu ondoren, “Japoniako Alpeetara” hain zuzen ere, naturaz eta herri txiki eta antzinako probintzia-hiriburuetako shogun eta samuraien garaietako paisaien edertasunaz gozatzeko. Ondoren hegoalderantz egingo dugu, lehenengo Kumano eskualdea bisitatzeko, milaka erromesaldi-bidek osatutako sare batek zeharkatutako basoetan barrena ibiltzeko eta, jarraian, Koya-san aldera, Japoniako monasterio zaharren multzorik handiena ikusteko. Ilunabarrean, bertako hilerri fantasmagorikoa bisita daiteke. Gero, “ziztu biziko trena” hartu eta barne itsasoko Miyajima uharte ospetsua bisitatzeko eta bertako hiri garrantzitsuenak: Hiroshima -ezaguna, tamalez, lehenengo lehergailu atomikoa bertan bota zutelako-, Okayama edo Himeji. Aurrerago bigarren mundu gerratean zoritxarrez hain ospetsu bilakatu zen Hiroshima hiria ezagutuko dugu, baita Himeji hiria ere. Eta handik iragan aberatsa duen eta egun kultur hiriburua den Kiotorantz abiatuko gara, ekialdeko herrialde zoragarri horri “hurrengora arte” esateko.

Interesguneak

• Tokio, Japoniako megalopolia • Nikko, santutegi aberatsak eta baso ederrak • Fuji mendi mitikoa • Tsumago eta Magome herri ikusgarriak • Mendiko paisaiak Japoniako Alpeetan • Shirakawa Goko etxe bitxiak • Koyasan herriko monasterioak • Kumano Kodoko erromesaldi-bide zaharrak • Himejiko gaztelu ederra • Hiroshima, sarraskiaren oroimena, hunkigarria • Miyajima uharte ikusgarria • Kioto: antzinako inperioko hiriburuaren altxorrak.

Ibilbidea

Tokiorainoko hegaldia –Nikko –Fuji mendia –Magone Tsumago –Takayama –Japoniako Alpeak –Shirakawa Go –Kumano Kodo –Koyasan –Osaka –Hiroshima –Okayama –Himeji –Kioto.

Zenbait datu interesgarri

Autobusez (airea girotuarekin) ibiliko gara, Tokiotik Nararaino. Nara-Hiroshima, Hiroshima-Okayama, Okayama-Himeji eta Himeji-Kioto  tarteetarako abiadura handiko trena erabiliko dugu. Turista mailako hoteletan eta Japoniako hotel tradizionaletan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tokiorainoko hegaldi erregularra, haranzkoan, itzulera Kiototik.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Metro txartela Tokioko eta Kiotoko bisitentzat.
    - Nikko bisitatzeko trena eta autobus publikoa.
    - Tokio- Osaka tarterako autobus pribatu txikiko garraioa, (8 egun).
    - Osaka- Hiroshima, Hiroshima- Okayama eta Himeji- Kioto tarteetarako abiadura handiko tren- garraioa.
    - Miyajimarako txalupa- garraioa.
    - Tokio, Nikko, Kawaguchi, Takayama, Osaka, Hiroshima, Himeji eta Kioto hirietan, turista- maila hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Magome, Shirakawago eta Koyasanen
    hotel tradizionaletan lo egitea (afaria barne).
    - Kawayu Onseneko hotel xume batean ostatu hartzea, afaria barne.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden otorduak.
    - Kultur etxe, teleferiko, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    -  “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 23 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: uzt. 1./ abu. 7./ ira. 3./ urr. 4./ aza.5.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 5.560 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Japonia
Tradizioaren eta etorkizunaren artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT