Denok daukagu Japoniari buruzko irudiren bat buruan, antzinako geishen eta tradizioen imajinak gogora ekartzen dizkiguna edota zientzia fikziozko filmetako balizko etorkizuneko mundura garamatzana. Horixe da, hain zuzen ere, gaurko Japonia: tradizioaren eta modernitatearen arteko gurutzaketa perfektua.
Tokio liluragarrian helduko diogu ibilbideari, egungo Japoniako gizartearen kontraesanak ezagutzeko aproposa. Gero Japoniako santutegi ederretako batzuk biltzen dituzten eta oinez egiteko oso egokiak diren Nikkoko baso zabaletan ibiliko gara. Handik bost lakuko eskualdera joko dugu, Fuji mendi mitikoaren oinetan, lainoek uzten badigute, mendi horren itxura liluragarria ikusi ahal izateko. Uhartearen erdialdera joko dugu ondoren, “Japoniako Alpeetara” hain zuzen ere, naturaz eta herri txiki eta antzinako probintzia-hiriburuetako shogun eta samuraien garaietako paisaien edertasunaz gozatzeko. Ondoren hegoalderantz egingo dugu, lehenengo Kumano eskualdea bisitatzeko, milaka erromesaldi-bidek osatutako sare batek zeharkatutako basoetan barrena ibiltzeko eta, jarraian, Koya-san aldera, Japoniako monasterio zaharren multzorik handiena ikusteko. Gero, “ziztu biziko trena” hartu eta Seto itsasoko Miyajima uharte ospetsua bisitatzeko eta bertako hiri garrantzitsuenak: Hiroshima, Okayama edo Himeji. Aurrerago bigarren mundu gerratean zoritxarrez hain ospetsu bilakatu zen Hiroshima hiria ezagutuko dugu, baita Himeji hiria ere. Eta handik iragan aberatsa duen eta egun kultur hiriburua den Kiotorantz abiatuko gara, bertatik Tokiora bueltatzeko eta ekialdeko herrialde zoragarri horri “hurrengora arte” esateko.
• Tokio, Japoniako megalopolia • Nikko, santutegi aberatsak eta baso ederrak • Fuji mendi mitikoa • Tsumago eta Magome herri ikusgarriak • Mendiko paisaiak Japoniako Alpeetan • Shirakawa Goko etxe bitxiak • Koyasan herriko monasterioak • Kumano Kodoko erromesaldi-bide zaharrak • Himejiko gaztelu ederra • Hiroshima, sarraskiaren oroimena, hunkigarria • Miyajima uharte ikusgarria • Kioto: antzinako inperioko hiriburuaren altxorrak.
Tokiorainoko hegaldia – Nikko – Fuji mendia – Magone – Tsumago – Takayama – Japoniako Alpeak – Shirakawa Go – Kumano Kodo – Koyasan – Osaka – Hiroshima – Okayama – Himeji – Kioto – Tokio.
Autobusez (airea girotuarekin) ibiliko gara, Tokiotik Osakaraino.Osaka- Hiroshima, Hiroshima–Okayama, Okayama–Himeji, Himeji–Kioto eta Kioto-Tokio tarteetarako abiadura handiko trena erabiliko dugu. Turista mailako hoteletan eta Japoniako hotel tradizionaletan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
- Tokiorainoko hegaldi erregularra, haranzkoan, itzulera Osakatik.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Tokio–Osaka tarterako autobus pribatu txikiko garraioa, (8 egun).
- Osaka–Hiroshima, Hiroshima–Okayama, Okayama- Himeji eta Himeji–Kioto tarteetarako abiadura handiko tren–garraioa.
- Osakatik Kyotora tren garraioa.
- Metro txartela Tokioko eta Kiotoko bisitentzat.
- Hiroshima bisitatzeko tranbia garraioa.
- Nikko bisitatzeko trena eta autobus publikoa.
Miyajimarako bisitatzeko tren eta txalupa–garraioa.
- Tokio, Nikko, Kawaguchi, Takayama, Kawayu Onsen, Osaka, Hiroshima, Himeji eta Kioto hirietan, turista–maila hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
- Magome, Shirakawago eta Koyasanen
hotel tradizionaletan lo egitea (afaria barne).
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden otorduak.
- Kultur etxe, teleferiko, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 23 egun.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: api. 5 / api. 8 / mai. 7 / mai. 9 / eka. 4.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 5.780 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.