Japoniari buruz hitz egiterakoan jendeak badu herrialde horri buruzko irudi bat, mende askotako tradizioak eta etorkizuneko gizarte futurista lotzen dituen irudia hain zuzen ere. Eta egia esan gaurko Japonia tradizioaren eta modernitatearen arteko nahaste edo lotura perfektua da. Aldi berean herrialde horretako naturaren edertasunaren bila nahiz ondare arkitektonikoa ikustera hurbiltzen direnak erakartzeko gaitasuna du Japoniak. Eta horretan Japoniak behin eta berriro harritu eta ekarriko gaitu, zalantzarik gabe, gure kulturarekin alderatuz gero erabat ezberdina, guztiz bestelakoa den kulturara hurreratzeko aukera ematen digulako. #Honshu uhartearen inguruko ibilbideak Japoniako aurpegiak banan-banan ezagutzeko aukera emango digu, baita herrialde honen iraganaz eta etorkizunaz harritzekoa ere. Tokio liluragarritik hasiko gara, egungo japoniar gizartearen kontrasteak ezagutzeko aproposa; hortik Nikkoko baso arteko mendixketan barrena egingo dugu, Japoniako santutegi ederrenetako batzuk biltzen dituzten paisaien artean. Gero uhartearen erdi aldera joateko asmoa daukagu, "Japoniako Alpeetara” hain zuzen ere: naturaren lilura, herri txikietako bizimodua eta antzinako hiri probintzialen xarma, Shogun eta samuraien garaiak gogora ekarriko dizkigutenak. #Honshuko beste aldera iritsi eta gero, Japoniako Itsasoaren hegalean, hegoalderantz egingo dugu berriro ere, Japoniako hiriburu kulturalera eta Japoniako iraganaren edertasunaz gozatzeko tokirik onenera: Kiotora. Trena hartuko dugu kostaldeko bidea egiteko, Hiroshimaraino. Bertan jaurti zen lehen bonba atomikoa eta horren oroimenez eraikitako eraikinak sarraskiaren garrantziaz jabetzeko aukera emango digu. Eta itzuli aurretik Tokio hiria bisitatuko dugu, “jaiotzen ari den eguzkiaren” herrialdeari hurrengora arte esateko.
Interesguneak
• Tokio, Japoniako megalopolia • Nikkoko santutegi aberatsak eta baso ikusgarriak • Tsumago eta Magome herri idilikoak • Japoniako Alpeetako paisaiak • Shirakawago eta Gokayamako etxe bitxiak • Takayama eta Kanazawa, antzinako giroari eutsi dioten hiriak • Tojinboko labarrak- Kioto: Inperioko antzinako hiriburuaren altxorrak • Narako Todaijoko tenplua, egurrezko munduko eraikinik handiena • Osaka, bakarra • Humeji eta Matsumotoko gaztelu ikusgarriak • Hiroshimako memoriaren oroigarria, hunkigarria • Miyajimako uhartea.
Autobusez (aire-girogailuarekin) ibiliko gara. Eta trena, Kioto-Hiroshima, Kioto-Osaka eta Hiroshima-Tokio tarteetan. Turista-mailako hoteletan eta ryokan-etan (Japoniako hotel tradizionaletan) egingo dugu lo, Shirakawago hirian izan ezik, horretan minshuku-etan (Japoniako ostatu tradizionaletan). Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Tokiorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Tokitik Kiotorako garraioa, autobus pribatu txikian.
Trenbideko garraioa: Kiototik Hiroshimara eta itzulera Tokiora.
Turista- mailako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin): Tokio, Nikko, Nagano, Kioto eta Hiroshima hirietan.
Japoniako hotel tradizionaletako (ryokanak) ostatua: Tsumago, Takayama eta Kanazawa hirietan.
Bertako etxe bateko (minshukua) egonaldia Shirakawago herrixkan.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak.
Kultur etxe, museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 4.180 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?