Foto Komore artxipelagoa Ilargiaren uharteak

Komore artxipelagoa
Ilargiaren uharteak

Komore artxipelagoa
Ilargiaren uharteak

Omandar nabigatzaileek X. mende inguruan jada "ilargiaren uharteak" izena erabiltzen zuten Indiako Ozeanoko urrutiko bazter honetako uharte hauek izendatzeko. #Mendetan zehar arabiar eta indiar merkatariek, Persiako sultanek, malaysiar nabigatzaileek, Madagaskar eta Portugaleko piratek edota Afrikako esklaboek beren ukitua eman diote Mozambikeko kanalean, Madagaskarreko iparraldetik gertu dagoen sumendi jatorriko artxipelago txiki honi. Inguruko Seychelleak eta Maurizio uharteetako luxuzko turismoak nolabait ezkutatu egin ditu Komore uharteak, erdi ahantzitako paradisu horretan. Egun Komoreen Batasuneko Estatua osatzen dute uharteok. #Eta horixe dirudite, denboraren tunelean geldirik geratutako artxipelagoa. Artxipelago biztanleak arabiar eta swahili jatorrikoak dira, oso atseginak, turismoak ustiatu gabeko eremu natural zoragarrian. #Uharte hauek sorpresa ugari gordetzen dituzte: Moheli uharte txikiko itsas erreserba, eta bertako basoetako Livingston motako saguzarrak, uharteko saguzar erraldoi endemikoak; Anjouan uharte menditsuko paradisu itxurako hondartzak eta plantazioak; Karthala sumendia, planetan bizirik dauden artean handienetakoa; eta dena Afrika kontinentaleko giroko herrixka eta erritmoen artean.

Interesguneak

• Sumendietako laba lehorreko ibaiak eta Komore Handia uharteko harea zuriko hondartzak • Domoni hiriburua, Arabia mitikoaren zaporea eta VoloVolo azoka ikusgarria • Karthala (2.360 m), biziri dauden sumendien artean, handienetakoa • Grilleko basoa eta sumendi txikiak • Moheliko itsas erreserbako uhartetxo eta hondartzak, dortoka erraldoien errutetokia • Livingston saguzarrak eta lemureak • Banillalandareen plantazioak Anjouan uharte menditsuan • Domoniko arabiar auzo zaharra.

Ibilbidea

Moronirainoko hegaldia–Grille gailurra–Mitsamioli –Moheli uhartea–Itsamia–Niomachouako Itsas Erreserba–Fomboni–Anjouan uhartea–Pomoni tontorra–Moya–Mutsumundu–Karthala–Bouni–Moroni.

Zenbait datu interesgarri

Artxipelago honek ez dauka turismoazpiegitura handirik, hortaz, ezustekoei aurre egiteko, garrantzizkoa da bidaiarien jarrera positiboa, irekia eta pazientzia handikoa. Herrialde honen ezaugarriak eta egoera kontuan hartuta, behin baino gehiagotan egin behar izango ditugu aldaketak ibilbidean. Horregatik, hegaldien edo ferryen ordutegietan aldaketarik gertatuz gero, egitarauan azaldutakoak ere aldatu egin beharko dira. Furgonetak eta mota askotako itsasontziak erabiliko ditugu eta batzuetan oinez ibiliko gara. #Gehien bat tokian tokiko etxeetan egingo dugu lo, baina gauren bat kanpatuta egingo dugu. Izatez egun asko emango ditugu ohiko erosotasunak alde batera utzita. Trukean, berriz, turismorik iaia ez dagoen toki interesgarriak ezagutuko ditugu eta zuzeneko harreman izango dugu uharte ikusgarri hauetako natura basatiarekin eta uharteetako herrixketako bizilagunekin.

Prezioaren Barruan

  • Moronirainoko joan- etorria, nazioarteko hegaldian. Barruko bi hegaldi: Komore handia- Moheli eta Moheli- Anjouan. Kenian sartzeko bisatua. Komoreetan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Uharteetako lurgaineko garraioa, autobus txikitan edo furgoneta pribatutan. Kanpatzeko material guztia (sukaldariarekin), lozakua izan ezik, Karthala sumendirako igoeran eta Niomachouako itsas erreserbako uhartetxoetako bateko gau bateko kanpaldian (pentsio osoa). Turista motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria) Moroni eta Nimouchauaconen. Gainerakoan, oinarrizko hotel, bungalow tradizional eta tokian tokiko etxeetako egonaldia (lo egitea eta gosaria). Niomachouako itsas erreserbako sarrera eta baimenak. Bertako gidaria ibilbide guztirako. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz 2 an.

Prezioa : 2.680 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Komore artxipelagoa
Ilargiaren uharteak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT