Omango nabigatzaileek “Ilargiaren uharteak” izena ezarri zieten X. mendean. Merkatari asko izan dira Mozambikeko kanalean, Madagaskarreko iparraldetik gertu, dagoen jatorri bolkanikoko artxipelago txiki honetan arrastoa utzi dutenak: arabiarrak, indioak, persiar sultanak, malaysiar nabigatzaileak, pirata malgatxe eta portugaldarrak edo Afrikatik etorritako esklaboak. Gaur egun Komoreen Batasuneko estatua osatzen dute: hiru uharte dira, ondoko Seychelleak eta Maurizio uharteek erakartzen duten luxuzko turismoak erabat ezkutatzen dituena, ozeanoaren erdierdian, ahanzturaren erresuman galduta.
#Moheli uharteko itsas erreserba, Livingston saguzarren bizitokia direnak, Anjouan uharte menditsuko hondartzak eta plantazioak, Karthala sumendia, bizirik dagoen planetako handienetako bat, dira, besteak beste, uharte hauetako sorpresak, baina askoz gehiago ere badira, Afrika kontinentaleko herrixka eta erritmo bizienetako uharte zoragarri hauetan.
Interesguneak
• Komore Handia uharteko paisaiak • Domoni, hiriburua, Arabia mitikoaren usai gozokoa, VoloVolo azoka eta medina • Karthala sumendi bizia • Grilleko basoa eta sumendiak • Moheliko itsas erreserba, dortoka handien errutetokia • Livingston saguzarrak, lemureak • Anjouango banillaplantazioak.
Ibilbidea
Moronirainoko hegaldia –Grille mendigunea –Mitsamioli –Moheli uhartea–Itsamia –Niomachouako itsas erreserba –Fomboni –Anjouan uhartea –Pomoni gailurra –Moya –Mutsumundu –Karthala –Bouni –Moroni.
Zenbait datu interesgarri
Komoreetako azpiegitura oso kaxkarra da eta sarri batbatean hartu beharko dira erabakiak eta ibilbidean aldaketak egin: bideen egoera, hegaldi edo ferryen ordutegialdaketak... Hortaz ezinbestekoa da jarrera positiboa, irekia eta pazientzia handikoa izatea bidaia honetaz ondo gozatzeko.
#Furgonetak eta hainbat itsasontzi mota erabiliko ditugu; batzuetan oinez ere egin beharko da. Tokian tokiko etxeetan egingo dugu lo, batzuetan kanpatuta. Eguneroko erosotasunak alde batera utzi beharko ditugu behin baino gehiagotan, halabeharrez.
#Baina trukean uharte zoragarri batzuk ezagutuko ditugu, lasailasaiak, turismo gutxi hartzen dutenak, eta bertako arabiarswahili jatorriko bizilagun erakargarriek zabaltasunez hartuko gaituzte postalekoak diruditen paisaia zoragarrietan.
Prezioaren Barruan
Moronirainoko nazioarteko hegaldia, joanetorria.
Barruko bi hegaldi: Komore HandiaMoheli eta MoheliAnjouan.
Komoreetan sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak.
Ferry publikoa: AnjouanKomore Handia.
Uharteetako lur gaineko joanetorriak, autobus txikia edo furgoneta pribatua erabilita.
Kanpatzeko gai guztiak (lozakua izan ezik) eta sukaldaria Karthala sumendirako igoeran eta Niomachouako itsas erreserbako uharteetako batean kanpatuta emango dugun gauean (pentsio osoan).
Turista motako hotela: Moroni eta Nimouchauaconen (lo egitea eta gosaria).
Ibilbidearen gainerako tokietan oinarrizko hotel, bungalow tradizional eta tokian tokiko etxeetako ostatua (lo egitea eta gosaria).
Niomachouako itsas erreserbarako sarrera eta baimenak.
Komodoreetako gidaria, ibilbide osoan.
Bidaiako asistentziaasegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Airetasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.490 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?