Foto Armenia eta Georgia Kaukaso ezkutua

Armenia eta Georgia
Kaukaso ezkutua

Armenia eta Georgia
Kaukaso ezkutua

Eskualde hau ongi ezagutzen dutenek diotenez, bertan bizi direnen eztabaida nagusietako bat Europakoak edo Asiakoak ote diren omen da. Erantzuna ez da erraza, historian alde bateko nahiz besteko argudioak aurki ditzakegu eta. Argi dagoena da biak oso zaharrak direla, historia luzea dutela, oraindik ere “antzinako mundua” deitu izan den horren aztarna ugari dituztela eta bisitatzeko erakargarritasun handiak. Araks edo Araxes haranean duela 10.000 urte inguruko bizimodu sedentarioaren aztarnak aurkitu dira. Armenia eta Georgia zibilizazio askoren pasabidea izan dira historian zehar, bi munduren arteko zubiarena egitea egokitu zaiela dirudi, baita gaur egun ere Armenia kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu zuen lehendabiziko estatua izan zen IV. mendean eta handik gutxira gaur egun Georgia izena duen estatuak gauza bera egin zuen. Ondorioz bi herrialdeek kultur ondare aberatsa dute, ondo kontserbatuta dagoena, eta zati handi bat UNESCOren katalogoaren barruan dago. Horrez gain mendietako paisaiak ikusgarriak dira.

Interesguneak

• Erevan, sobietar eta armeniar arkitekturen uztartzea • Garni, gotorleku eta tenpluaren aztarna helenistikoak • Geghard, xiii. mendeko monasterioa, gizateriaren ondarea • Kecharis-eko multzoa • Goshavank eta Haghartsin, monasterio zaharrak • Khor Virap, San Gregorio kartzela • Noravank, Armeniako arkitekturaren azken bitxia • Tbilisi, mila urtetik gorako historia duen hiria • Ananuri, mendietako arkitektura. • Uplistsikhe: haitzuloetako beste hiri bat • Svaneti, Erdi Aroko dorreak Kaukasoko mendien magalean • Ushguli, Erdi Aroko mendiko arkitekturaren eredu.

Ibilbidea

Erevanerainoko hegaldia – Garni - Geghard – Khor Virap – Sevan lakua – Dilijan – Goshavank – Haghartsin – Alaverdi – Tbilisi – Kazbegi – Gori – Svaneti – Mazeri –Mestia – Ushguli – Kutaisi – Tbilisi.

Zenbait datu interesgarri

Erevanerainoko hegaldia, eta itzulera Tbilisi hiritik. Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Erevan eta Tbilisi hiriburuetan izan ezik, horietan ez baitago hotel-azpiegiturarik. Beraz toki batzuetan hotel xumeetan eta etxe partikularretan egin beharko dugu lo. Georgian ezustekoak ugari izan daitezke, turismorik ez duen eta azpiegitura eta errepide kaxkarrak dituen eskualdea bisitatu nahi baitugu.

Prezioaren Barruan

  • Erevanerainoko hegaldi erregularra, itzulera Tbilisi hiritik. Armenian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Autobus pribatu txikia, ibilbide guztirako. Svanetin, lur- mota guztietarako furgonetak. Erevan, Dzoraget eta Tbilisin: turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin). Dilijan, Gudauri, Kutaisi, Mazeri, Mestia eta Ushgulin: aterpetxe xume eta etxe partikularretan (lo egitea eta gosaria). Gudauri, Kutaisi, Mazeri, Mestia eta Ushgulin, afaria. Bidaia- asegurua. Georgian bertako gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan “zehaztuta ez dauden otorduak. Georgiako monumentu eta museoetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean.

Prezioa : 2.080 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Armenia eta Georgia
Kaukaso ezkutua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT