Hasteko Niger ibaiak Malitik igarotzean ureztatzen dituen lurrak ezagutuko ditugu, eta hortik Sahelen bihotzetik Tonbuktu hiriraino. Ibilbide honek mendebaldeko Afrikako nortasunik handieneko bi herrialde zeharkatuko ditu, animismoaren eta Islamaren arteko uztartze bitxiko errealitatean. Bidaian edertasun handiko paisaiak ezagutuko ditugu, gehienak basatiak, sarri ezatseginak, baina apaindurarik gabeko eta harrotasunez beterikoak. Hemen bidaiak bere jatorrizko izaera berreskuratzen du. Ekialdetik Burkinako Sahel eskualdetik gora egingo dugu, agian abeltzaintzan diharduten etnia nomadekin eta artatxiki eta basartoko lurrak lantzen dituzten herri sedentarioekin topo eginez. “Tamashek” komunitateen bizilekuan gaude: basamortuko gizon/emakume urdin mitikoak. #Afrikako pistetan barrena, Soum eta Hombori eskualdeetara helduko gara eta gero Tonbuktura, Sahara zeharkatzen zuten karabanen bidearen kultur eta merkataritzako urrezko garaiak gogora ekarriko dizkigutena. Lurrez iritsiko gara, horixe baita sonrai eta tamashel herriekin harremanetan jartzeko biderik egokiena. Hortik mendebalderantz joko dugu, Tonbuktuko “ahizpak” ikusteko: Mopti eta Djnne, eta ondoren dogon herriaren lurraldera, Bandiagarako failaraino. Beherantz eginez, Bobo Diolasaraino iritsiko gara, Sabanako musika-erritmoez gozatzeko. Eta Burkina Fasoko kultur hiriburutik kultura animistari gaur arte eutsi dio lobi herriaren lurretara.#
Interesguneak
• Sahel basamortuko zeharkaldia: bidexkak, akaziak, dunak, herrixkak... • Niger ikusgarria: barruko delta, Mopti portua, arrantza, merkataritza... • Soum eskualdeko harkaitzetako grabatuak eta Homboriko harrizko orratzak • Tonbuktu, Sahara zeharkatzen zuten karabanen hiri mitikoa • Dogoen mundua, Bandiagarako failan: baobabak eta togunak • Djenneko asteroko azoka, inguruko etnien bilgune: peul, marka, sonrari, bozo... • Bobo Dioulassoko gaueko musika-emanaldiak • Lobien herrialdea: Afrika animista eta ehiztaria.
Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu ibilbidean, horixe baita ohiko zirkuiturik at dauden herrixketara iristeko eta Sahararako bidea Saheletik zeharkatzeko aukera bakarra. Gure gidariak oso adituak dira, inguruak ezagutzen dituzte, eta han ere ezagunak dira. Horrek asko errazten du bidaia. Lo-eta, hoteletan, campemen-etan (bertako aterpeetan) eta kanpaturik. Afrikako toki hauetan ez dago erosotasun handirik. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Ouagadougourainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Burkina Faso eta Malin sartzeko bisatuak.
Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan (gehienez 4 bidaiari ibilgailuko).
Ouagadougou, Bobo Dioulasso, Banfora eta Gaouan: turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin).
Tonboktu eta Sevaren, berriz, ostatu- gastuak (lo egitea) hotel xumeago, baina garbi eta erosoetan, birentzako geletan (bainugelarekin).
Gorom Gorom. Douentza, Koundoun eta Djennen, campement- etan (oinarrizko hotel edo aterpetxeak) lo egitea, bi edo askorentzako logeletan.
- Saheleko zeharkaldian, 3 gau kanpalekuan.
Kanpatzeko dendak eta materiala.
Ibilbide guztiko gosariak.
Moptin, bertako txalupa batean egindako ibilbidea.
Bidaia-asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Lozakua.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerak.
Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 1ean/abuz. 2an/ira. 2an/urr. 5ean/aza. 2an.
Prezioa : 2.495 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 100 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?