Indiako ekialdean, nahiz eta ikusteko toki interesgarri ugari izan, mendebaldeko turismoaren ohiko bideetatik at egon izan da; baina ikusteko gauza asko dauzka: herrixkak, hiri sakratuak, tenplu zaharrak eta modernoak, tren-geltoki ikusgarriak, anabasazko hiriak, te-plantazioak, Himalaietako gailurrak, hondartza tropikalak... Montzoi indartsuaren eraginez, euri-sasoian ipar-ekialdeko errepideak erabiltzea ia ezinezko gertatzen denez gero, azaroa da Bengalako golkoak, Ganges ibai-ahoek eta Kanchenjunga gailurreko mendi elurtsuek inguratzen duten Indiako ekialdea bisitatzeko garairik onena. Kalkuta hiria izango dugu bidaiaren abiapuntu eta helmuga. Hasteko Orissa estatura joango gara, hinduismoak eta adivasi (tribuen) kulturak elkartzen diren eskualdera eta historia eta erlijioaren lekuko interesgarri asko dituena. Hortik iparraldeko mendietara joko dugu, aurrena Darjeeling eskualdera eta ondoren Himalaietako erresuma mitiko batera: Sikkim-era, Tibetetik etorritako budismoa oso zabalduta dagoen eta inguruan 8.000 m-tik gora gailur ugari dituen Indiako estatura.
Interesguneak
• Hinduisten ekialdeko otoitz-lekurik garrantzitsuena: Puri eta Jagannath tenplua • Darjeeling-eko te-plantazioak • Kalkuta, Indiako kultur hiriburua, jendetsua, bizia... munduan bakarra • Pemayangtse, Tashiding... Sikkimgo gompak (budisten monasterioak), Kanchenjunga mendiaren babesean • Orissako hegoaldeko adivasi komunitateak • Konark: Orissako eguzkiaren tenplua.
Bidaian hainbat garraiobide mota erabiliko ditugu: autobus pribatu txikia, lur mota guztietarako ibilgailuak, txalupa, trena eta barruko bi hegaldi. Lo egiteko-eta, denetarik: turista mailako hoteletatik (horietarako azpiegitura dagoenean) oinarrizko ostatuetara (ohiko bideetatik kanpoko tokietan). Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Kalkutarainoko joan- etorria, Lufthansaren hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Vishakapatnam- Kalkuta eta Bagdora- Kalkuta.
Indian sartzeko bisatua eta Sikkimerako bidaia- baimena.
Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
Taldea garraiatzeko ibilgailu pribatua ibilbide osoan.
Treneko ibilbideak (literekin): Kalkuta- Puri eta Kalkuta- Siliguri.
Chilika lakuko txalupoako bisitaldia.
Kalkuta, Puri, Bhubaneswar, Gopalpur, Pelling, Yuksom eta Gangtoken, turista- mailako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
Darjeelingen, izar 1eko hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
Rayagada eta Jeyporen, oinarrizko hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
Konarak tenpluko bisitaldia.
Bidaia- asegurua.
Sikkim hirian, ingelesez dakien tokiko gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 1ean.
Prezioa : 2.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?