Foto Islandia Izotza, sua eta itsasoa

Islandia
Izotza, sua eta itsasoa

Islandia
Izotza, sua eta itsasoa

Ez da erraza izenburu topiko horri ihes egitea Islandian zehar egindako bidaia bati izena jartzeko orduan. Herrialde horretan natura da gehien nabarmentzen dena, natura bere gordintasunean.
    Amerika eta Europako plaka tektonikoek bat egiten duten tokian kokatua, Islandiak klima atsegina du, berez duen latituderako, jakina. Lurralde gaztea da, duela mila urte baino gehiago Eskandinaviatik etorritako bikingoak bertan kokatu ziren eta ordutik zibilizazioen historiako sozietate parte-hartzailerik adintsuenetako bat bilakatu da.
    Guk proposatutako ibilbidean paisaia bizi eta harrigarrien herrialde honetan barrena esploratzera gonbidatu nahi zaitugu: kostaldea, barruko aldea eta uharteren bat edo beste. Islandia gaztea da, aktiboa, izoztua eta kontrastez betetikoa. Guk erlojuaren orratzen norabideari jarraitzen dion ibilbidea proposatu nahi dizugu. Gure bidean naturak eskainitako ikuskizun harrigarriak eta paisaia ikaragarriak aurkituko ditugu, uhartearen ezaugarri historiko eta kulturalekin batera, historiaren etengabeko bilakabidea ondoen erregistratu duen gizarte berezi baten argazkia osatuz. Sekulako glaziarrak eta ur-jauziak, errautsezko basamortuak, labazko koladak eta kraterrak, Artikoko hegaztiak, itsas lehoiak, zetazeoak… eta horiek guztiak haizearen hotsa, ura, sua eta lurra nagusi diren lurralde paregabean.

Interesguneak

• Pingvellir P.N., Islandiako parlamentuaren egoitza X. mendean • Geysir, geotermen hiriburu etimologikoa • Gullfoss-eko ur-jauzi ikusgarriko Erreserba Naturala • Snaeffels penintsula eta Snaefellsjokull P.N. • Grundarfjordur arrantzale-herrixka eta kokagune paregabea • Glaumbaer: zohikatz edo turbazko etxeen museo historikoa • Akureyri, iparraldeko kapitala • Husavik herria eta Skjalfandi badiako zetazeoak ikusteko aukera.• Jokulsargljufur P.N.: basalto ikusgarriak eta ur-jauzi basatiak • Myvatn eskualdea eta bertako sumendi-formazioak • Desterratuen sumendi-basamortua • Ekialdeko fiordo erraldoiak • VatnaJokull P.N.: Europako glaziarrik handiena, glaziar mingaiz betea • Skaftafell P.N. eta Jokulsarlon glaziar-lakua • Skogafoss-eko ur-jauzi edo euri-jasa perfektua • Landmannalaugar-eko paisaia estralurtarrak • Iparraldeko Ponpeia, Vestmannaeyjar uhartean eta munduko uharterik gazteena: Surtsey.

Ibilbidea

Reikjavikerainoko hegaldia–Pingvellir P.N. –Borgarnes–Snaefells P.N. –Grundarfjordur–Akureyri–Husavik–Kopaskeri–Jokulsargljufur P.N. –Myvatn–Reydarfjordur–Hofn–Vatnajokull P.N. – Jokulsarlon–Oraefi–Skaftafell P.N. –Hlidarendi–Landmannalaugar–Vestmannaeyjar–Reikjavik.

Zenbait datu interesgarri

Natura-bidaia bat da. Ibilbide guztian furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Urruti dagoen eta biztanle gutxi duen lurralde batean ibiliko gara, hortaz zerbitzuak xumeak eta mugatuak dira. Bidaia osoan aterpetxe eta abeletxeetan egingo dugu lo, egunero lozakua erabiliaz, lehen eta azken gaua ezik.
Birentzako geletan eta lauren artean konpartitzeko geletan, eta beti bainugela elkarrekin konpartitzeko. Guztietan, sukaldea eta egongela elkarrekin konpartitzeko izan ohi dira. Oro har, gosariak eta afariak elkarrekin egingo ditugu, aterpetxeko sukaldea erabilita eta bidaiari guztiek txandaka parte hartuz. Bestetik, kontuan hartu behar da bidaia honetan funtsezkoa dela oinez egitea bisitatu nahi ditugun toki interesgarriak gertutik ikusi eta haietaz gozatu ahal izateko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Reikjavikerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Aterpetxe eta bi, hiru edo laurentzako gelak eta konpartitzeko bainugelak dituzten abeletxeetan egingo dugu lo. (Ikus ostatuaren atala).
    - Ibilbide guztiko garraioa furgoneta pribatu batean.
    - Vestmannaeyjar uhartera iristeko eta bueltatzeko ferrya.
    - Vatnshellir- eko labazko haitzulorako bisita.
    - Glaumbauer- eko landetxe historikoa bisitatzeko sarrera.
    - Baleak ikusteko nabigazioa.
    - Bidaia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abu. 1ean/abu. 16an./ Ira 1ean.

Prezioa : 2.970 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Islandia
Izotza, sua eta itsasoa
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT